Albisteak

Ezindu fisikoek igerilekua erabiltzeko aldagela bat eraikiko da

2014-11-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Udalerriko kiroldegiak 30 urte beteak ditu eta denbora guzti horretan behar berriak sortzen joan dira. Gainera, orain artean kiroldegiko arkitektura ez da ezindu fisikoentzat prestatua egon eta igerilekura igotzeko eskailerak muga garrantzitsu bat izan dira.

 

Arazo hauek identifikatzeko eta beharrezko aldaketez hitz egiteko zenbait bilera egin dira ezindu gazteenen gurasoekin eta aldagela igerileku ondoan dagoen kafetegian eraikitzea erabaki da. Era horretan, ezinduek igerilekuaren maila berean dagoen aldagela bat izango dute. 

 

Aldagela honek, gainera, sortu daitezkeen bestelako beharrei ere erantzungo die (eskoletako haurren kasua: aldagela misto moduan ere funtzionatzeko aukera eskainiko du, publiko orokorrari itxia egongo baita).

 

Lanak iraun bitartean zenbait aldaketa eta afekzio izango dira:

 

 

Zergatia: Nesken aldagelan lanak hastean, hau erdira murriztuta geratuko da, eta erabilera datuak kontutan hartuta (batez ere emakumezkoak seme-alaba gehiagorekin sartzen dira aldagelatara gizonezkoak baino), hau horrela egitea egokiagoa zela ikusi da.

              Lanek iraun bitarte, aldaketa hauek horrela mantenduko dira.

 

 

 

Udalak sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamenak eskatu nahi ditu, baina horrela gure herritar guztientzat kiroldegiko zerbitzua hobetzen gabiltzala ulertzen dugu. Ezintasun fisikoak dituzten herritarrek kirola berdintasun egoera batetan egitea ziurtatuko zaie horrela.

Lan hauek 55.650 euroko kostua izango dute.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna