Enplegu-dinamizatzaile baten kontratazioa

2016-10-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak enplegu-eskaintza bat plazaratzen du enplegu-dinamizatzaile bat 5 hilabetez kontratatzeko, herriko enplegu-planaren errefortzu moduan. Interesatuek Lanbidera jo beharko dute.

gehiago irakurri

BURUNTZALDEKO IBILBIDEEN 9. EGUNA

2016-10-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

“Buruntzaldeko Ibilbideak” izeneko proiektuari esker, lehiatzeko ez den eta edozein publiko motarentzat egokia den kirola egiteko eta Buruntzaldea eskualdeko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu. Bidezidor eta bide ezberdinak ditugu (bost ibilbide ezberdin daude aukeran), landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.

gehiago irakurri

Aitor Mansorekin hitzarmena Kartingeko txapelketarako

2016-10-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eta José Manuel Manso jaunak, bere seme Aitor Mansoren ordezkari moduan, hitzarmen bat sinatu dute, hark 2016ko Kartingeko Txapelketan parte hartzea errazteko.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak lehengo asteartean hartutako erabakiak

2016-10-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

2016ko urriaren 11an buruturiko ohiko Udalbatzarrak  9 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:

 

gehiago irakurri

Luminarien aldaketa Kale Nagusian

2016-10-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak 49.610 euro destinatuko ditu Kale Nagusirako luminaria berriak erosteko, Tajamarko biribilgunetik hasi eta Ola Kalearekin bat egiten duen gunera bitartean.

 

 

gehiago irakurri

50 dendak eta ostalarik bat egin dute Bezeroaren Hamabostaldiarekin

2016-10-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Urriaren 17tik 30era Aterpeak Bezeroaren Hamabostaldia antolatuko du. Zuzeneko sariak eta 300 euroren zozketa herriko establezimenduetan erosten edo kontsumitzen dutenentzat, bezeroak fidelizatzeko xedearekin.

 

 

gehiago irakurri

Vaguada-Goiegi 36 tasatutako etxebizitzen zozketa: Behin betiko zerrenda argitaratua

2016-10-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Vaguada-Goiegi 36 tasatutako etxebizitzen zozketa: Behin betiko zerrenda argitaratua.

Zerrenda ikusi

gehiago irakurri

Urriaren 13an ipuin-kontariak itzuliko dira Kulturetxera

2016-10-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Kulturetxeak 7 saio programatu ditu Pello Añorga eta Kontukantoi ipuin-kontariekin. Jarduera 4tik 8ra urteko haurrei zuzendua dago, eta saioak Liburutegian egingo dira, 18:00etan hasita.

 

 

 

gehiago irakurri

Adjudikatu dira Kale Nagusia-Askorena-Goikale berrurbanizatzeko obrak

2016-10-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Kale Nagusia – Askorena - Goikale berrurbanizatzeko obrak Asfaltados y Construcciones Morga, S.A. enpresari adjudikatu zaizkio. Eusko Jaurlaritzak finantzatua den obra honek 404.996 euroko kostua du, eta burutzeko epea hiru hilabete eta erdikoa da.

 

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren urriaren 11an ohiko bilkura ospatuko du

2016-10-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak, datorren asteartean, urriak 11, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna