Albisteak

BURUNTZALDEKO IBILBIDEEN 9. EGUNA

2016-10-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

“Buruntzaldeko Ibilbideak” izeneko proiektuari esker, lehiatzeko ez den eta edozein publiko motarentzat egokia den kirola egiteko eta Buruntzaldea eskualdeko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu. Bidezidor eta bide ezberdinak ditugu (bost ibilbide ezberdin daude aukeran), landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.

Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude, bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita daude (Lasarte-Oria, urre zaharra; Urnieta, berdea; Usurbil, laranja; eta Andoain, urdina), hala, seinale bat bidean ikusten dugunean zein ibilbidetan gauden jakingo dugu.

Zehazki esanda aukeran dauden ibilbideak ondoko hauek dira:

- ANDOAIN – LASARTE-ORIA. Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da. Ibilbide honek bi aukera eskaintzen ditu: Bat Buruntza mendiko gailurra eginez, San Roke ermitatik barrena, eta bestea Buruntza mendia gerritik inguratuz.

- ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

- ANDOAIN – USURBIL. Koloreak, berdea eta laranja;  14,9 km.ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.

- LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

- LASARTE-ORIA – USURBIL - AGINAGA Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9,00 km.ko luzera du (Santuene auzotik barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta  kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

Aipatutako ibilbide hauek guztiak edozein norabidetan egin daitezke. Ibilbide hauei buruzko informazio zehatza (mapak, profilak, izenak, distantziak…) “buruntzaldea.eus” helbidean aurkitu daiteke.

Aurten, Rafa Cabanillasen lankidetzari esker, ibilbide ezberdinei buruzko informazio guztia, Buruntzaldeko web orritik telefono mugikorrera deskargatu daitekeen aplikazio bat garatu da. Hori egiteko formatu hauek erabili daitezke: “Pdf” (ibilbideen informazioa paperean inprimatzeko aukera ematen du), “gps” (dagozkion track-ak barne), edo Buruntzalderako zehazki egindako “app” bat (Route You). Datorren astelehenetik aurrera, urriak 17, informazio hau guztia Buruntzaldeko web orrian jarrita eta operatibo egongo da, interesa duten pertsonek erabili dezaten.

Buruntzaldeako 2016-2017 ikasturterako planak, ibilbide hauek guztiak ezagutzera emateko martxa bat antolatzea du aurreikusia, alegia, Buruntzaldeko ibilbideen eguna, 2016ko urriaren 23an (igandea) egingo dena.

Buruntzaldeko Ibilbideen eguneko zehaztasunak:

EGUNA: 2016ko urriaren 23a, igandea.

ORDUTEGIA: 9:00etatik - 14:00ak bitartean.

KONTROL GUNEAK ETA ANOA: Herri bakoitzean kontrol gune bat egongo da (Usurbilen bi), argibideak emateko, eta fruta eta ura banatzeko.

- USURBILEN: Santueneako auzoan, Zorrotzeko zubiaren parean eta Aginagan Mapil inguruan.

- ANDOAINEN: Udaletxe azpian.

- LASARTE-ORIAN: San Pedro elizaren ondoko plazan.

- URNIETAN: Udaletxea azpian.

Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko zigiluarekin; partaide batek bi ibilbide eginez gero, oroigarri moduan kantinplora bat jasoko du opari. Salbuespenak, Andoain-Usurbil eta Andoain-Lasarte-Oria ibilbideak dira, bietako edozein eginez gero kantinplora lortuko baita.

Bukaeran autobus zerbitzua izango da norbera abiatu den herrira itzultzeko; zerbitzu hau erabiltzeko, derrigor, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da. Autobusaren ordutegiak hauek dira:

AGINAGA

USURBIL

LASARTE-ORIA

ANDOAIN

URNIETA

Ezpaldi gasolindegia /

gasolinera

San Inazio

birilunea /

rotonda

Dorretxeko

biribilunea /

Rotonda de la Casa Torre

Goiko plazaren atzealdean /

Trasera de Goiko Plaza

Kiosko geltokian /

Parada

12:00

12:07

12:15

12:30

12:40

13:00

13:07

13:15

13:30

13:40

14:00

14:07

14:15

14:30

14:40 (bukaera)

Antolatzaileak  :  Buruntzaldeko Udalak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil)

Laguntzaileak:  Andatza Mendi Elkartea.

                          Euskalduna Mendigoizale Taldea.

                          Ostadar S.K.T., Mendiko saila (Buruntza - San Roke - Andoain, ibilbidea beraiekin egin nahi dutenentzat hitzordua goizeko 9:30ean jarri dute, Lasarte-Oriako irteera gunean, San Pedro parrokiaren ondoan).

                           Super Amara.

                           Eusko Jaurlaritza.

Koordinatzaile nagusia : Usurbilgo Udala

Kontrol guneen arduradunak: Udal bakoitza

Kartela ikusi

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna