Albisteak
Udalbatzarrak datorren urriaren 11an ohiko bilkura ospatuko du
2016-10-06 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak, datorren asteartean, urriak 11, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
GAI ZERRENDA
1.- 2016ko abuztuaren 25ean ospatutako batzarraren aktaren onarpena.
2.- Taxien 2017 urterako tarifa urbanoak onesteko proposamena.
3.- Lasarte-Oriako Udalerriko Bakezko Epaile titularra eta ordezko Epailea izendatzeko proposamen berria.
4.- Lasarte-Oriako ikerketa toponimikoa eta nomenklatorra onestea.
5.- “Bizitegi-eraikinen beheko solairuko lokaletan etxebizitzaren erabilera ezartzea arautzen duen ordenantzaren” hasierako onespenari egindako alegazioa ebaztea eta dokumentuari behin betiko onespena ematea.
6.- Udal kontuhartzaileak gaur arte bideratu dituen erreparoak.
7.- PP Udal taldeak aurkeztutako mozioa: “José Herrero Quiles eta José Javier Urritegui Arambururen oroimenean“.
8.- PP Udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Herriko jaietako homenaldiak”.
9.- Galdera eta erreguak.