Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programa Lasarte Orian (Osakidetza)
2018-07-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Osakidetzako Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Departamentutik, gure udalerriko emakumeentzat bularreko minbizia goiz detektatzeko programa nola garatuko den azaltzen duen informazioa bidali dute Lasarte-Oriako udaletxera.
Gazteentzat entsegu-lokalak eskatzeko epea ireki da
2018-07-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak, herri honetako musika-taldeei babesa emateko neurri gisa, haien esku jartzen ditu Gaztelekuan dauden entsegu-lokalak.
Udalbatzarraren ez ohiko eta urgentziazko deialdia
2018-07-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Datorren ostiralean uztailak 13 goizeko 09:00tan Udalbatzarrak ez ohiko eta urgentziazko deialdia ospatuko du.
Udalbatzarrak atzoko bilkuran hartutako erabakien emaitzak
2018-07-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak atzo buruturiko ohiko bilkuran honako akordio hauek hartu zituen:
Euskararen erabilera indartzeko hitzarmenak sinatu dira guraso-elkarteekin
2018-07-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zabalos alkateak, Buruntzpe, Landaberri eta Oriartekide guraso-elkarteen arteko lankidetzarako hitzarmenak sinatu ditu. Guztira 41.506 euro destinatzen dira euskararen erabilera indartzeko programa hauetarako.
Alkateak, Euskarako zinegotzia den Jon Antxordoki lagun zuela, hiru AMPEtako ordezkariekin sinatu ditu hitzarmenak. Programa honen bidez hiru elkarteak sarean egiten dute lan, modu koordinatuan, euskararen erabileraren alde.
Martxan da Askatasunaren parkeko bizikleta-garbigailu berria
2018-07-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Funtzionamenduan da bizikleta-garbigailu berria, Askatasunaren parkeko komunaren ondoan dagoena. Parte-hartzezko aurrekontuen prozesutik ateratako ekimen bat da, eta udaleko brigadak gauzatu du.
Jesus Zaballos alkateak, Jose Mª Urdanpilleta zerbitzu publikoetako zinegotzia lagun zuela, Askatasunaren parkean instalatu den bizikleta-garbigailu berria aurkeztu zuen. Zaballosek azaldu duenez, parte-hartzezko prozesuan onetsi ziren proposamenetatik 5.a zen, eta horrek frogatzen du herritarren proposamenak aurrera eramaten direla.
Erketzen 50. urteurrenerako hitzarmena sinatu da
2018-07-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eta Erketz E.D.T.ko lehendakari Ruben Arranzek sinatu zuten hitzarmena, entitatearen 50 urteurrenaren kariaz antolatutako ekitaldiak 10.000 eurorekin finantzatuko dituena
Elkarlanerako hitzarmena sinatu da Lasarte-Oriako gimnasioekin
2018-07-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak lankidetzako hitzarmen berri bat sinatu zuen 2018rako Yogalasarte, Aerobic Saito eta Koroibos CrossFit gimnasioekin eta Miracampos zaldi-zentroarekin. Hitzarmenak urtebeteko iraupena du, eta 2018ko uztailaren 1ean sartuko da indarrean.
Udalbatzarrak datorren asteartean ohiko bilkura ospatuko du
2018-07-06 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak datorren asteartean uztailak 10, arratsaldeko 18:30tan ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
7 kontzertuk osatuko dute Kultur Kale Zikloa 2018
2018-07-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Larunbaten honetan abiatuko da Kultur Kale Zikloa, eta aurten 7 kontzertu eskainiko dizkigu, iaz baino bat gehiago, Lasarte-Oriako geografia osoan zehar. Gure plazetan oso musika bariatuaz gozatzeko 7 aukera.
Jesus Zaballos alkateak, Txus Alonso festetako zinegotziak eta Xpressioneko Jokin Telleriak aurkeztu dituzte aurtengo Kultur Kale Zikloko kontzertuak. Kontzertuak 20:00etan izango dira, Lasarte-Oriako 6 auzotan. Programaren kostua 4.000 eurokoa da.