Albisteak

Elkarlanerako hitzarmena sinatu da Lasarte-Oriako gimnasioekin

2018-07-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako Udalak lankidetzako hitzarmen berri bat sinatu zuen 2018rako Yogalasarte, Aerobic Saito eta Koroibos CrossFit gimnasioekin eta Miracampos zaldi-zentroarekin. Hitzarmenak urtebeteko iraupena du, eta 2018ko uztailaren 1ean sartuko da indarrean.

Sinatzeko ekitaldian, zeinetan izan baitziren Txus Alonso kiroletako zinegotzia eta udalerriko gimnasioen ordezkariak, Jesus Zaballos alkateak nabarmendu zuen hitzarmen honen helburua dela jarduera fisikoaren praktika sustatzea eta herritarren artean sedentarismoari aurre egitea.

Gimnasioek honela kolaboratuko dute:

Yogalasarte: Yogako klaseak eskainiko dizkiete Lasarte-Oriako kirol-instalazio munizipaletan abonatutako pertsonei, zentroko tarifaren gainean % 20ko deskontua aplikatuta. Eskainiko klaseak hauek dira: Astelehen eta asteazkenetan 9:30etik 11:00etara, astearte eta ostegunetan 20:30etik 22:00etara.

Aerobic Saito S.L.: Saito gimnasioko klaseak eskainiko dizkiete Lasarte-Oriako kirol-instalazio munizipaletan abonatutako pertsonei, zentroko tarifaren gainean % 25eko deskontua aplikatuta. Eskainitako zerbitzuak hauek dira: Astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 17:00etara, jarduera hauen saioak (zentroan libre dauden orduen arabera): spinninga eta spinning birtuala, aerobika, stepa, zumba, Kangooa, jumping fitnessa, muskulazio-sala eta entrenamenduak (monitorearen aholkularitzarekin).

Buruntza Aldea, S.L. (Miracampos zaldi-zentroa): Zaldiketaren hastapenen klaseak eskainiko dizkiete Lasarte-Oriako kirol-instalazio munizipaletan abonatutako pertsonei, zentroko tarifaren gainean % 15eko deskontua aplikatuta hastapeneko 10 klaseren bonuan, astelehenetik ostiralera.

Koroibos CrossFit: CrossFiteko klaseak eskainiko dizkie Lasarte-Oriako Udalaren kirol-instalazioetan abonatutako pertsonei, hiruhilekoa 135 euroko tarifa murriztuarekin. Eskainitako ordutegiak hauek dira: astearte eta ostegunetan, 7:00etatik 8:00etara eta 16:30etik 17:30era; astelehen eta asteazkenetan, 11:00etatik 12:00etara eta 13:15etik 14:15era.

Udala, kirolen udal-zerbitzuaren bitartez, konprometitzen da, besteak beste, zentro horiei udalaren kirol-instalazioak puntualki eta dohainik erabiltzen uztera ekitaldiak antola ditzaten (sarrera libreko lehiaketak, erakustaldiak...), betiere ekitaldi horien xedea bada hitzarmen honetan parte hartzen duten gimnasioek eskaintzen dituzten jarduerak eta zerbitzuak ezagutzera ematea. Era berean, gimnasioek udalaren laguntza izango dute kirol-ekitaldiak antolatzeko: udaltzaingoaren laguntza, oholtza instalatzea, hesiak erabiltzeko uztea, argindar-hartuneak erabiltzea, zabor-kontainerrak erabiltzea, mahaiak erabiltzeko uztea...

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna