Albisteak

Gazteentzat entsegu-lokalak eskatzeko epea ireki da

2018-07-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak, herri honetako musika-taldeei babesa emateko neurri gisa, haien esku jartzen ditu Gaztelekuan dauden entsegu-lokalak.

Lokal horiek erabili nahi dituzten talde guztiek eskaera egin beharko dute idatziz, eta han adieraziko dute entseguak zein egunetan eta ordutan egin nahi dituzten, bai eta taldea osatzen duten kideen datuak ere. Eskaera udaletxeko erregistroan entregatu behar dute hil honen 24a baino lehen.

Gogoarazi behar da bi entsegu-areto daudela, eta horiek erabiltzeko ordutegia 09:00etatik 24:00etara dela, astelehenetik igandera.

Lehentasuna izango dute 30 urtetik beherako eta udalerrian erroldatutako kideez osatutako taldeek.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna