Asfaltos y Construcciones Morgak Uistin kalea berrurbanizatzeko obra egingo du
2018-03-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak Asfaltos y Construcciones Morga enpresari adjudikatu dio Uistin kalea berrurbanizatzeko obra, 235.287 euroan. Obra honen bidez, lur gaineko aparkamendu-plazak 28an gehituko dira, argiteria elektrikoa berritzeaz gain.
Zinema (h)abian programan parte-hartzaileen harrera
2018-03-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Alkateak harrera egin zien Cinema en curs – Zinema (h)abian programako arduradunei eta Oriarte Institutuko 22 ikasleei. Programaren helburuak esplikatu eta ikasleek bizitako esperientziak azaldu ondoren, haiek egindako hiru eszena erakutsi ziren.
XXX. SQUASH TXAPELKETA
2018-03-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak hogeita hamargarren Squash txapelketa soziala antolatu du. Txapelketa 2018ko apirilaren 16an hasiko da eta ekaina arte garatuko da. Parte hartzeko asmoa dutenek apirilaren 8a arteko epea dute Maialen Chourraut Kiroldegiko kafetegian izena emateko. Parte hartzeko gutxieneko adina 14 urte da. Inskripzioaren prezioa udal kiroldegietako bazkideentzat 10 eurokoa da.
Obrak direla-eta Azkorte bidea moztea
2018-03-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Azkorte bidea itxi egingo da oinezkoentzat eta ibilgailuentzat, errioa bideratzeko konponketa-lanak direla eta. 6 aste inguru egongo da itxita, eguraldiaren arabera.
Jakinarazten da ezen Azkorte bidea konpontzeko lanen hasiera dela eta, itxita egongo dela oinezkoentzat eta ibilgailuentzat obrak bukatu bitartean.
Izurriak kontrolatzeko zerbitzuaren kontratazioa
2018-03-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak izurriak kontrolatzeko zerbitzua kontratatu du bi enpresekin:
-
Irabia Control de Plagas S.L enpresak, Asiako liztorra (Vespa Velutina) eta Liztor arrunta (Vespula Vulgaris) espezieen liztor-habiak tratatzeko lanak egingo ditu, 3.800 euroko zenbatekoaren truke.
-
Irabia Control de Plagas S.L enpresak udaleko eraikinetako eta kontainer lurperatuetako arratoien kontrola egingo du, 9.173 euroko zenbatekoaren truke.
Horrez gain, prozesionaria desagerrarazteko esperientzia pilotu bat egingo da Andatza plazan eta Bitarten, non uhal berezi batzuk ipiniko baitira, beldarrak jasotzeko poltsa batekin.
Etxebizitza Sailak bizigune espezifiko bat jarri du abian, alokairu sozialerako udal-etxebizitzak lortzeko
2018-03-14 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
‘Udal-biziguneari’ esker, etxebizitzen kudeaketa errazagoa eta homogeneoagoa izango da. Horretarako, Alokabide alokairuaren alderdi guztiez arduratuko da hasiera-hasieratik, maila teknikoan zein maizterrekiko tratuari dagokionez
Lasarte-Oria da ‘udal-bizigunearekin’ bat egin duen lehen udalerria, eta 16 etxebizitza laga ditu. Lasarte-Oriako alkateak Etxebizitza Sailak udalerri txikiekin duen sentsibilizazioa eskertu du.
Arriola sailburuak erakundeen arteko lankidetzaren balioa azpimarratu du, eta programarekin bat egitera eta Alokabideren eta Etxebizitza Sailaren esperientzian eta kudeaketa egokian konfiantza izatera animatu ditu udal guztiak
Udalbatzarrak atzoko bilkuran hartutako erabakiak
2018-03-14 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak atzo buruturiko ohiko bilkuran honako akordio hauek hartu zituen:
Udalak 17.500 € eman dizkie 15 entitate sozialei
2018-03-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zerbitzu Sozialen Departamentuak 17.500 € eman dizkie Lasarte-Orian kolektibo desabantailatuen alde lan egiten duten 15 entitateri.
2017eko diru-laguntzen deialdira 16 eskaera aurkeztu ziren, eta horietatik 1 geratu da kanpoan, deialdiko helburua betetzen ez zuelako.
Udalak 274.000 poltsa biodegradagarri erosi ditu biohondakinak jasotzeko
2018-03-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
ID Waste enpresak 274.000 poltsa biodegradagarri hornituko ditu 14.422 euroan, kontainer marroiaren erabiltzaileen artean banatzeko. Lasarte-Oriako etxeen % 40 jadanik alta emanda daude biohondakina gaika biltzeko zerbitzuan.
Herritarrentzako Bulego Mugikorra Okendo plazan egongo da igandean
2018-03-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Herritarrentzako Bulego Mugikorra (HBM) Lasarte-Oriako Okendo plazan egongo da igande honetan 10:30etatin 13:30etara. Udaleko jarduera auzoetara hurbiltzeko ekimen bat da, herritarrei kexak eta iradokizunak egiteko erraztasuna ematen diena, bai halaber interes orokorreko proiektuak edo bisitatzen den auzo konkreturako direnak ezagutzera emateko.