Udaberriko Festa aurkeztu dute
2018-05-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Festa-egunak maiatzaren 17an, 18an eta 19an izango dira, eta Lasarte-Oriako dozenaka merkatarik eta ostalarik hartuko dute parte. Ormazabalek bere esker ona agertu die ebentuan parte hartuko duten pertsona eta entitate guztiei.
Kirol-jarduerak gazte, heldu eta haurrentzat ekainean / uztailean
2018-05-14 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Ekainaren 1ean irekiko da Lasarte Oriako Udalaren kirol-zerbitzuak antolatzen dituen kirol-jardueretan izena emateko epea.
Gazte eta helduentzako kirol-jarduerak hauek dira:
Dolumina Antonio Merceroren heriotzagatik
2018-05-14 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oria-ko Udalak Antonio Mercero-ren heriotzagatik bere atsekabetze sakona erakusten du. Galera handia da Lasarte-Oria-rako, zinemarako, telebistarako eta arterako oro har. Egun hain triste honetan bere familiarentzat eta adiskidetasunetarako gure laguntzarik zintzoena erakutsi nahi dugu.
Merceroren lana telebista eta zinemaren bidez sartu zen gure bizitzetan. La Cabina, Verano Azul, Farmacia de Guardia, La Guerra de Papá edota 4ª Planta beti egongo dira gure oroipenean.
Gure omenaldirik onena Antonio Mercero Museo Birtualaren abiaraztea izango da, lasarteoriatar honen legatua esanera gera dadila bere jarraitzaile eta etorkizuneko belaunaldikoentzat, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuaren finantzaketarekin kontatzen duen proiektua.
Gipuzkoa Argitu tailerrak Lasarte-Orian (argindar kontsumoa murrizteko)
2018-05-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gipuzkoa Argitu: baliabide multzo bat Gipuzkoako gizartearentzat, aurrezpen eta eraginkortasun energetikoarekin eta pobrezia energetikoaren aurkako borrokarekin konprometituta dagoenarentzat
Lasarte-Orian dira Gipuzkoa Argitu programako aurrez aurreko tailerrak, eraginkortasun energetikoari buruzkoak, herritarren zaurkortasun energetikoa prebenitzeko
Datorren igandean Hirritarrentzako Bulego Mugikorra Oriara hurbilduko da
2018-05-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Datorren igandean, maiatzaren 13, 10:30etatik 13:30etara, Hirritarrentzako Bulego Mugikorra Oriako Brunet parkean egongo da. Udaleko jarduera auzoetara hurbiltzeko ekimen bat da, herritarrei kexak eta iradokizunak egiteko erraztasuna ematen diena, bai halaber interes orokorreko proiektuak edo bisitatzen den auzo konkreturako direnak ezagutzera emateko.
Udalbatzarrak atzoko bilkuran hartutako erabakien berri
2018-05-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak atzo buruturiko ohiko bilkuran honako akordio hauek hartu zituen:
Fikziozko pertsonaiak, 2019ko Inauterietarako gaia
2018-05-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Parte hartzeko prozesua amaituta, eta aurkeztutako proposamenak konpartsekin aztertu ondoren, 2019ko Inauterietarako gai nagusitzat fikziozko pertsonaiak hautatu da.
XXXVII. SANTA ANA PALA TXAPELKETA
2018-05-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak hogeita hamazazpigarren Santa Ana pala txapelketa antolatuko du aurten. Txapelketa 2018ko ekainaren 4an hasiko da eta uztailaren bukaera arte garatuko da. Txapelketan 16 urte beteak izanik, Lasarte-Orian bizi diren emakumeek eta gizonezkoek parte hartu ahal izango dute. Aurten berrikuntza bat eman da: talde bakoitzean kideetako bat Lasarte-Oriatik kanpo helbideratua izatea onartuko da. Izena ematea (bikotea osatzen dutenen eta ordezko jokalariaren izena, bi abizen eta telefono zenbakia) Maialen Chourraut kiroldegian egin behar da maiatzaren 29a arte. Inskripzioa doan da.
Udalekuak 2018 "BaiUDANblai"
2018-05-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Kirol zerbitzuak aurten ere "BaiUDANblai" udalekuak antolatuko ditu. Hona hemen informazioa:
Udalaren udako txokoetan izena emateko epea
2018-05-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako herritarrei jakinarazten zaie aurki amaituko dela udako txokoak behin betiko adjudikatzeko prozesua, lizitazio publikoa irabazi duen enpresak aurkeztutako dokumentazioa analizatzea bakarrik falta baita horretarako.
Txokoetan izena emateko epea ireki bezain laster jakinaraziko zaie herritarrei prentsaren eta sare sozialen bitartez.