Eskuragarri dago San Pedro Jaietako programa.

2018-06-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Gaurtik aurrera, Udalak Lasarte-Oriako herritarren eskueran jarriko du 2018ko San Pedro Jaietako programa Udalaren webgunean. Horrela, nahi duenak nahi duenean deskargatu eta kontsultatu ahalko du.

Programa deskargatu

gehiago irakurri

Eraso homofobo eta matxisten kontrako Ligoteo sanoa, bai! kanpaina San Pedro jaietan

2018-06-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalak Ligoteo sanoa, bai! kanpaina plazaratu du San Pedro jaietarako. Haren bidez, portaera matxistei eta homofoboei buruz kontzientziatu nahi da, eta sexu-eraso posibleak prebenitu.

Lasarte-Oriako alkate Jesus, Zaballosek aurkeztu zuen kanpaina, Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotzia, arloko burua eta Emakumeen Zentro Zibikoko berdintasuneko teknikariak lagun zituela. San Pedro jaiak hastera doazen honetan, udalak festa-garaietako sexuaren eta berdintasunaren gaia landu nahi duela iragarri zuen.

gehiago irakurri

Herriko areto futbola txapelketaren amaierako jardunaldia

2018-06-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Datorren larunbatean, ekainak 23, jokatuko da Udal Kirol Zerbitzuak antolatutako udalerriko areto futbola txapelketaren amaierako jardunaldia.

Maialen Chourraut kiroldegian kontsolazioko eta txapelketako finalak jokatuko dira.

Jardunaldia 16:30ean hasiko da Izen Gabe eta Irigoien taldeek kontsolazioko finala jokatuz; 17:45ean Buenetxea eta Patricio taldeen arteko final nagusiari hasera emango zaio.

Finalak jokatu ondoren sari hauek banatuko dira: gol gutxien jaso dituen taldea, gol gehien sartu dituen jokalaria, finaleko jokalari hoberena, kontsolazio txapelketako eta txapelketa nagusiko txapeldunordea eta txapelduna.

Txapelketa irabazten duen taldeak Lasarte-Oriaren izenean parte hartuko du irailaren 7 eta 8an Usurbilen jokatuko den Buruntzaldeko topaketan.

 

gehiago irakurri

Kirol instalazioen ordutegia San Pedro jaietan

2018-06-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

San Pedro jaietan kirol instalazioak ondoko egun hauetan itxita egongo dira:

- Ekainak 28:

IGERILEKUA: Itxita 09:00tatik aurrera.

KIROLDEGIA: Arratsaldez itxita egongo da.

- Ekainaren 29an eta 30ean:

KIROLDEGIA eta IGERILEKUA egun osoz itxita.

gehiago irakurri

2018ko San Pedro jaietarako programa aurkeztu dute

2018-06-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udaleko eta gizarteko zenbait ordezkarik atzo aurkeztu zuten aurtengo jaien programa. Ekitaldian, Txus Alonso festetako zinegotziak lankidetza eskertu zien entitate parte-hartzaileei, eta programaren parte aipagarrienak aletu zituen.

Jesus Zaballos alkatea eta aurtengo programan kolaboratzen duten entitateetako ordezkariak lagun zituela, Txus Alonso zinegotziak, hasteko, bertan bildutakoei eskerrak eman zizkien beren kolaborazioagatik (14 dira festetako jarduerak egiten dituzten entitateak), laguntza horri esker lasarteoriatarrok festa bikain batzuez gozatzeko aukera izango baitugu. Aurrekontua, herriko elkarteekiko hitzarmenak eta diru-laguntzak barne, 155.006 eurokoa da.

gehiago irakurri

Lasarte-Oria Aquarius itsasontziko errefuxiatuekin

2018-06-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako Udalak etxebizitza bat eskaini du Aquarius itsasontzitik datorren familia bat aterpetzeko, orain urtebete Siriatik aterpe bila zebiltzanekin egin zuen moduan.

gehiago irakurri

Erketzek jasoko du omenaldia San Pedro jaietan

2018-06-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Erketz Dantza Taldea izango da 2018ko San Pedro jaietan omendutako taldea. Entitateak, aurten bere 50. urteurrena ospatzen duelarik, Lasarte-Oriako herriarenganako eta udalarenganako esker onez hartu du ohore hori.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak atzoko bilkuran hartutako erabakien emaitzak

2018-06-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak atzo buruturiko ohiko bilkuran honako akordio hauek hartu zituen:

gehiago irakurri

Lasarte-Oriak Aire Libreko Museoaren gida bat argitaratu du

2018-06-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriak badu jadanik udalerrian barrenako hiru ibilbide jasotzen dituen gida bat, interes artistiko-kulturaleko mural, eskultura eta eraikinen xehetasunekin. Gida udalerri osoan etxez etxe banatuko da.

gehiago irakurri

Hautatu da Jaietako kartela

2018-06-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Diego Gil Hernando eta Toño Gil burgostarren diseinua izan da aukeratua 2018ko San Pedro jaien kartelerako. Gaur goizean, Txus Alonso festetako zinegotziak aurkeztu du kartel irabazlea.

Epaimahaiko kideak Txema Vallés, Begoña Lumbreras eta José Manuel Monge ziren, eta, aurkeztutako 54 lanak eta herritarren iritziak aztertu ondoren, Diego Gil Hernandoren eta Toño Gutierrezen proposamena hautatu zuten.

Kartela

 

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna