Albisteak

Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzeko azken egunak

2017-06-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna

Zergabilketa bulegoak gogorarazten du datorren 2017ko uztailaren 3a dela Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzeko azken eguna.

HELBIDERATU GABEKO ERREZIBOAK: Ordainketa Banku eta Aurrezki kutxetan egin daiteke, baita www.lasarte-oria.eus web orrian ere (administrazioa – tramiteak on line – nire ordainketa on line).

HELBIDERATUTAKO ERREZIBOAK: Ordaindu beharreko kuotak borondatezko epearen azken egunean kargatuko dira zergadun bakoitzak zehazturiko kontu korrontean, hau da, 2017ko uztailaren 3ean.

Azken egun honetatik aurrera, ordaindu gabeko erreziboak dagokion errekarguarekin, premiamenduzko prozeduraren bitartez exijituko direla jakinarazten da.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna