Albisteak

Manttangorriak Orian sakagailu bat izango du Zelaialde kaletik pasatzeko

2013-09-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Manttangorri hiri-bus zerbitzua ezarri zenetik asko izan dira egin behar izan diren aldaketak ordutegi nahiz ibilbide aldetik. Hasiera batean modu batetara ezarri bazen ere egunerokotasunean erabiltzaileen beharretara egokitu behar baita.

 

Horregatik, Zelaialdeko auzotarrak behin eta berriro egin duten eskaerari erantzunez, hiri-busak beste aurrera pauso bat gehiago eman du eta hemendik aurrera Oriako atzealdetik pasatzen den kale honetatik ere igaroko da. 

 

Baina, autobusak ordutegi bat bete behar duenez, eta ibilbidearen aldaketak atzerapenak eta bere funtzionamendu txarra ekarriko lituzkeelako, sistema berri bat ezartzearen aldeko hautua egin da. Sistema berri honek sakagailu baten bitartez autobus gidariari abisua pasatuko dio eta beharrezkoa denean bakarrik egingo du ibilbide berria.   

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna