Albisteak

LED tecnologíaren bidez gehiago argitzen duten kale-argi berriak jarri dira

2014-03-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Kale-argiteria berritzeko unean LED teknologian oinarrituriko aurrezpen energetikoaren aldeko apustua egiten ari da Obra eta Zerbitzuetako Departamentua. Argiteria berriak sei aldiz gutxiago kontsumitzen du kasuaren arabera, indarrean dagoen legedia beteko du eta lehen baino argitasun maila altuagoak emango ditu.

 

Kale-argi berriak Bekoerrota kalean eta Somoto ibilbidean jarri dira orain artean eta bertatik kendu direnak etorkizunean zerbitzutik kanpo geratzen diren zaharrak aldatzeko balioko dute.

 

Jarri berriek 24W-ko kontsumoa dute, orain arteko 150Wkoekin alderatuta eta urteko 4200 funtzionamendu orduak kontuan hartuta aurrezpen nabarmena suposatuko du. Bestetik, goiko hemisferiora isuritako kutsadura luminikoa (FHS) murriztu da, egungo %34tik etorkizuneko %1 baino gutxiagora pasaz.    

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna