Udalbatzarrak 2018ko ordenantza fiskalak onartu ditu

2017-11-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak ordenantza fiskal berriak onartu ditu. Zergak eta tasak %1,2 igoko dira, plusbalioak eta zaborrak izan ezik. Eguneko arretarako eta mendekotasunik gabekoentzako jangelarako tasak sortu dira, eta hobariak onartu dira alokairua bultzatzeko eta familia ugariei onurak eskaintzeko.

2018ko zergak eta tasak igotzeko erabilitako irizpidea Funcasen (Aurrezki kutxen fundazioaren) KPIa aplikatzea da, %1,2ko hain zuzen. Azken urteetan aplikatutako irizpide berarekin jarraitu da.

gehiago irakurri

Apokalipsi zonbi batek zeharkatuko du Lasarte-Oria azaroaren 18ko gauean

2017-11-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Gaur aurkeztu da Lasarte-Oriako Survival Zombie. Rol joko bat da Lasarte-Oriara iristen den apokalipsi zonbi baten inguruan, 1.000 parte-hartzaile baino gehiago izango dituena, bizirik ateratakoak eta zonbiak tarteko.

gehiago irakurri

Azaroko Kultur Agenda: Survival Zombie, azaroko proposamenik harrigarriena

2017-11-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Azaroaren 18an, odol eta giza-haragi gose den zonbi multzo baten erasotik bizirik aterako beharko dute lasarteoriatarrek. Hilabete honetarako, zinema, antzerkia, hitzaldiak eta erakusketak, besteak beste.

Azaroaren 3an, ostiralarekin, bukatuko da Islada Ezkutuak-ek 1936ko estatu kolpearen inguruan antolatutako hitzaldien 2. Zikloa.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren urterako Ordenantza Fiskalak onartu ditu

2017-11-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Gaur goizeko 09:00tan ospatutako Udalbatzarrean 2018rako Ordenantza Fiskalak onartu dira honako bozketarekin:

Aldeko botoak      7  (7 PSE-EE-PSOE)

Kontrako botoak   1  (1 PP)

Abstentzioak         7  (3 EH BILDU, 2 ADLOP, 2 EAJ-PNV)

 

gehiago irakurri

Konexio mugikor azkarragoak eta estaldura hobea iritsi dira Lasarte-Oriara 4G berriarekin

2017-10-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Konexio mugikor azkarragoak eta estaldura hobea iritsi dira Lasarte-Oriara 4G berriarekin:

gehiago irakurri

Beldur barik lehiaketa 2017

2017-10-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

BELDUR BARIK LEHIAKETA LASARTE-ORIAN

Aurten ere,  Lasarte-Orian laugarren aldiz Beldur Barik lehiaketa antolatu da. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.

gehiago irakurri

Alboka abesbatzak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin

2017-10-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Hitzarmen honetan ezartzen da Alboka  abesbatzak Lasarte-Orian urtean eman behar dituen kontzertuak, eta  2017 urterako 3.727 euroko diru-laguntza 11.227 euroko aurrekontu baterako.

Jesus Zaballos alkateak eta Jesus Oceda Albokako lehendakariak sinatu dute hitzarmena. Bertan, indarraldia hiru urtekoa delarik, bi alderdien betebeharrak eta diru-laguntzaren xedea ezartzen dira.

gehiago irakurri

Inauguratu da Juanjo Mendiluzeren omenez egindako eskultura

2017-10-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Ekitaldi  xume batean eta ehunka herritarren aurrean, jada inauguratu dute Juanjo Mendiluzeren eta boluntariotzaren omenezko Argizaiola eskultura Jesus Zaballos alkateak, Gotzon Huegun egileak, Julio Valiente Danok-Kideko lehendakariak eta haren alargun Ixabel Zuaznabalek.

gehiago irakurri

Larunbatean, komun publiko berriak funtzionatzen hasi ziren

2017-10-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako herritarrek, larunbatetik, Atsobakarreko eta Askatasunaren parkeko komun publiko berriak erabili ahal izaten dituzte. Komunok, Públicos Ibéricos enpresak instalatu ditu, eta 114.654 euroko kostua izan dute.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren ostegunean azaroak 2 ez ohiko bilkura ospatuko du

2017-10-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak datorren ostegunean azaroak 2, goizeko 09:00tan, ez ohiko bilkura ospatuko du. Bertan 2018rako Ordenantzak eztabaidatuko dira:

 

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna