Ekimenak

Lasarte-Oriak herri bezala 25 urte bete ditu eta honelako aldaketa bat egiteko momentu aproposa dela iruditzen zaio Udal gobernu berriari. Udalaren irudiari bultzada bat emateko momentu egokia, garai berrietara moldatzeko modernizatuz eta herritarrarengandik gertuago egongo den balio bat emanaz, modu honetan herritarra  gertuen duen administrazioarekin identifikatua sentitu dadin.

Logotipo berria eta bere estilo liburuxka barne nahiz kanpo mailako Udal agiri guztietan erabiliko da eta jatorrizko ezkutua protokolozko gai garrantzitsuetan bakarrik erabiliko da.

Irudi aldaketa hau, herritar guztion parte-hartze bidez egin nahi da, aurrerantzean guztiok harrotasunez hartuko dugun ikurra izan dadin. Beraz, honako sistema hau erabiliko da irabazlearen aukeraketarako. Hiru mahai ezberdinez osatutako epaimahai batek aukeratuko du irudi berria.

 

AURREKARIAK

Udalari garrantzitsua iruditzen zaio maila sinbolikoan gure herriaren honako ezaugarri eta baloreak irudi berri honetan adieraziak egotea edo eta  nolabait sentiaraztea.

Udalerri berria: Udalerri moduan 1986an sortu zen. Bere independentzia borrokatu behar izan duen herria.

Bi hiriguneren elkarketa: Lasarte eta Oria. Historikoki bi hirigune izan dira gaur egun herri bat dena.

Langile-herria: Industrializazio handia jasan duen herria eta historikoki fabriketan lanean aritu dena.

Kultura-aniztasuna: Kultura-aniztasunez bustitako herria da. Industrializazioarekin batera jaso zituen lehenengo etorkinak, eta gaur egun ere etorkin asko jasotzen ari da. Beraz, kultura-aberastasun handia duen herria.

Parte-hartzeari dagokionez, herri mailan beste kontsulta batzuk egin dira, baina hau izan da zinegotzi, elkarte( edo talde) eta herritarrek ehuneko zehatzak islatu dituen lehenengo kontsulta.

 

METODOLOGIA

Irudi aldaketa hau, herritar guztion parte-hartze bidez egin nahi da, aurrerantzean guztiok harrotasunez hartuko dugun ikurra izan dadin. Beraz, honako sistema hau erabiliko da irabazlearen aukeraketarako

Hiru mahai ezberdinez osatutako epaimahai batek emango du:

 

FASEAK

JASOTZE FASEA:

Alkatetzaren ardura izango da lehiaketa eta lanak jasotzea.

SAILKAPEN FASEA:

Lehenengo sailkapena

Elkarte bakoitzak bere 10 gustukoenak aukeratu behar ditu talde bezala. Hurrengo bileran inpresioak elkar gurutzatu eta elkarren artean 10 sailkatuen zerrenda egiten saiatuko gara.

Bigarren sailkapena

Hiru epaimalen artean 10 finalistak aukeratu ondoren, bakoitzak aukeratuak bere taldera eramango ditu eta hurrengo bilerarako 10 horiekin ranking bat prestatu beharko. Eta modu berean, bilera horretan denon artean emaitza bateratzen saiatuko gara.

Azken emaitza

Ondoren puntuazio hau beste epaimahaietan lortutako puntuazioekin bateratuko da eta honela azken emaitza izango dugu.

Prozesuaren memoria

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna