Ekimenak

1. eta 2. BILEREN BALORAZIOA

Parte hartze sailak auzoz auzoko bileretatik ateratako diagnosia aurkeztu zuen. Deialdi orokorraz gain bileretan parte hartutako bizilagunei deialdi zuzena egin zitzaien.

Balorazio bilera honetan, Lehenengo eta bigarren fasean egindako lana laburtu, hauetan ateratako ideiak arloka azaldu eta auzoz-auzo ezarri diren lehentasunak aurkeztu zituzten, baita auzoek komunean dituzten proposamenak ere. Udaleko teknikoek ezarritako hiru multzoen arabera lan egingo da eta azkenik, parte-hartze laborategi eta hirugarren faseko nondik norakoak adierazi dira.

Azpimarratu nahiko litzateke, pauso garrantzitsua izan dela udala eta herritarren arteko komunikazioa bermatu eta harremana sustatzeko, hau da, udalak lana egiteko beste modu bat uztartu nahi duela herrian, herritarrekin batera lan eginaz eta elkarrekin erabakiak hartuaz.

Material osagarria:

atzera itzuli
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna