Ekimenak

Lasarte-Orian herritarren parte-hartzea martxan jarri da, auzoetara gerturatuaz eta herritarrak parte-hartzeko bilerak eginaz.

 

Udalak auzo ezberdinetara iritsi nahi du, herrigintza sustatuaz eta parte-hartzea denongana hurbilduaz. Komunikatzeko ohitura bat bultzatu nahi da, herritarrok eguneroko bizitza egiten dugun inguruetan oinarrituaz.

Gaur egun, egiten diren eskaerak nahiko indibidualak izaten dira. Horregatik, garrantzitsua da horrelako bilerak egin eta behar indibidualak komunean jartzea.

 

Auzo eta udalaren artean komunikazio bide berri bat sustatu nahi da, auzotarrei gertutasuna erakutsi eta dituzten beharrak eta gabeziak identifikatzea du helburu. Bestalde, auzotarrek ere aukera dute udalaren egoeraren  inguruan informazioa edukitzeko. Hau da, Udalak informazioa jaso eta emango du.

Horrela bilerak aurrera joan diren heinean udalak auzoetako diagnostikoa egin ahal izan du eta diagnostikoa egin ondoren auzoa hobetzeko proposamenak jasoko ditu. Proposamenetan oinarrituta beharrei erantzun bat eman ahal izateko adostasun batetara iristea da helburua.

 

Bileretara herritar guztiak  egon dira gonbidatuta. Auzoka egin da deialdia eta bertara nahi duen guztiak etortzeko aukera  izan du. Ez da kopurua mugatu, denen ideiak entzun nahi baitira.

Udala auzo ezberdinetara joan da ekimen hau egitera.

Herria auzo hauetan banatu da:

Etxeetara esku-orriak bidali dira eta auzoetan kartelak jarri.

 

Auzoz- auzoko bilerak hiru fasetan nagusitan banatu dira.

            Lehenengo bilera, batez ere auzoaren diagnostikoa eta proposamenak jasotzeko izan da.

            Bigarren bilera, proposamenen inguruan izan da. Bertan herritarren artean adostu dute beraien auzoko beharrak ikusita proposamenen artean zeintzuk duten lehentasuna.

            Hirugarren bilera honetan udaletxeak bileretan egindako diagnostikoaren lanketaren erantzunak eman dira.

            Prozesu honen bitartez herritarrek beraien auzoaren inguruan egoera baloratzeko, lehentasunak ezartzeko eta erabakiak hartzeko aukera izan dute

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna