Albisteak
ZARATA-MAPA: Lasarte-Oriako Soinu-Ingurunea Hobetzeko Ekintza Plana 2017-2021
2018-03-06 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zarata-mapa onetsi ondoren, Udalak Lasarte-Oriako Soinu-Ingurunea Hobetzeko Ekintza-Planari buruzko zirriborro bat prestatu du, eta herritarren eskura jartzen du, jendeak bere proposamenak egin ahal ditzan. Proposamenak apirilaren 18ra arte aurkeztu ahalko dira.
Zarata-mapak Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko 213/2012 Dekretuari erantzuten dio, eta kaleko trafikoak, industriak eta trenbideak udalerrian eragindako maila akustikoak determinatu ditu. Behin hots-mailak zehaztutakoan, Lasarte-Orian kutsadura akustikoa gutxitzeko eta soinu-kalitatea hobetzeko bidea emango duen plan baten prestaketan aritu da Udala.
Horrela, ekintza-planaren zirriborroa den dokumentu bat prestatu du, udalerrian soinu-ingurunea hobetzeko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko gara daitezkeen ekintzak jasotzen dituena. Jardun-ildo nagusiak hauexek dira:
-
Udaleko kudeaketa akustikoa.
-
Informazioaren hobekuntza.
-
Kutsadura akustikoaren prebentzioa.
-
Kutsadura akustikoa gutxitzea.
-
Informazioa zabaltzea, jendea heztea eta sentsibilizatzea.
Soinu-ingurunea hobetzeko ekintza-planak duen ingurumen-izaera dela eta, Udal honek komenigarritzat jotzen du, plana onetsi aurretik, herritarrei gai honi buruz galdetzeko kontsulta bat garatzea, eta horrexegatik, komunikatu honen bidez, hala iruditzen zaien pertsonei beren iritziak edo ekarpenak Udal honi aurkezteko gonbita egiten zaie. Hiru eratara egin ahalko dituzte:
-
Idatziz, Udaleko Erregistroan idatzi bat aurkeztuz.
-
Bide telematikoz, e-mail bat helbide honetara bidaliz: iradokizunak@lasarte-oria.eus
-
Webgunean: http://albisteak.lasarte-oria.eus/euskara/galdeketak
Soinu-Ingurunea Hobetzeko Ekintza Planaren zirriborroa ikusi