Albisteak

XXI.Osasun jardunaldiak zahartze aktiboaren inguruan

2013-11-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Azaroaren 25etik 28ra, Manuel Lekuona Kultur etxean XXI. Osasun jardunaldiak egingo dira eta aurten zahartze aktiboa izango da egingo diren lau hitzaldien ardatza.

 

Aurreko urtetik hona, Lasarte-Oriako Udala Osakidetzarekin eta Osasun Publikoaren azpi-zuzendaritzarekin lanean egon da, “ modu aktiboan eta osasungarrian  Zahartu” programa helburu zutela.

 

Programa honen helburu nagusia Udalerriko Ekintza Osasungarrietako planaren garapenean eta diseinuan parte hartzea da.

 

Herria eta herritarrentzako interes handiko proiektua dela uste dugu eta horregatik aurtengo  Osasun Jardunaldietarako proposatu zen.

 

Hitzaldiak Manuel Lekuona Kultur etxean, azaroaren 25etik 28ra  izango dira. Hitzaldi aretoan elkar ikusiko dugu arratsaldeko zazpietatik zortzi tèrdietara.

 

Hitzaldiak hurrengoak izango dira:

 

            -Astelehena 25, “Jarduera fisikoa eta elikadura osasungarria” gaia landuko da. Hizlariak Enrique Contresas (Lasarte-Oriako osasun zentroko zuzendaria), Yolanda Atorrasagasti (familia medikua) eta Karlos Altuna (kiroletako udal teknikaria) izango dira.

 

            -Asteartea 26, “ Zahartze aktiboa zerbitzu sozialetatik”. Hitzaldi hau Maite Higueroren eskutik jasoko dugu, zerbitzu sozialen arduraduna. Bertan hurrengo gaiak landuko dira: Zer dira zerbitzu sozialak,  parte-hartzea profesionala, zahartze aktiboa eta zerbitzu sozialen arteko erlazioa eta Adinekoen bizi kalitatea lagundu edo hobetu dezaketen errekurtsoen azalpena.

 

            -Asteazkena 27, “ Zahartzea eta afektibitatea “pozez beteriko sexualitatea” hitzaldiataz gozatu ahalko dugu Aingeru Mayor sexologoaren eskutik.

 

            -Osteguna 28an “Zahartze aktiboa, Lasarte-Oriako komunitatean esperientzia bat” programaren aurkezpena izango da. Honekin Osasun asteari itxiera emango zaio. Bertako gidariak Mari Jose Goñi langile soziala eta Macarena Dominguez egongo dira. Proiektuaren arduradunak izan dira denbora honetan eta beraiek azalduko dizkigute nondik norakoak. Ibilaldi osasungarrien aurkezpena ere egingo da, parte hartzaileekin editatutako bideoaren aurkezpenarekin batera. Bukatzeko parte hartu duten guztiei diploma banatuko zaie.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna