Albisteak
Urtarrileko agenda kulturala
2015-12-30 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Jesus Zaballos alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotzia eta udaleko teknikariak lagun zituela, urtarrilerako programazio kulturala aurkeztu du, non zinema eta Errege Magoen desfilea nabarmentzen diren.
Urtarrilaren 5ean, 12etan Okendo Plazan eta 16etan Brigitarren Plazan, txikienek beren gutunak eman ahalko dizkiete Errege Magoen morroiei. Ondoren, 18etan hasiko da desfilea, Oriatik abiatuta herriko hainbat kaletan barrena ibiliko dena.
Danok Kidek, bere Topaketa Musikalekin jarraituz, urtarrilaren 29an 19:30ean Brigitarren Komentuko kaperan L'Incontro Duok emango duen kontzertura joatera gonbidatzen gaitu. Taldea Itziar Lujambiok (oboea) eta Graziela Romanik (harpa) osatzen dute.
Hilaren 30ean, 17:00etan, Kulturetxeak haur-antzerkiko Amour obra eskainiko du, Marie de Jong-ek interpretatua ( http://tartean.com/es/marie-de-jongh/amour/ ).
Hil honetan, haurrentzako zinemak “Hotel Transilvania 2-3D” filma ekarriko du urtarrilaren 3an. Hilaren 10ean “Pan sekula betirako bidaia” proiektatuko da, 17an “Star Wars VIII”, 24an “El viaje de Arlo” eta 31n “Aviones de Papel”.
Helduentzako zinemak urtarrilaren 3an “Sicario” eskainiko du eta 10ean “El puente de los espías”. “Star Wars VII” hilaren 15ean, 16an eta 17an proiektatuko da, bina saiotan. Hilaren 24an emango dena “Truman” izango da, eta 31n “Palmeras en la nieve”.
Okendo zine-forumak hilaren 8an “Una segunda madre” proposatzen digu, eta 22an “Rams, el valle de los carneros”. Eta Bertsio Digitalean, hilaren 23an Franco Alfano italiarraren “Cyrano de Bergerac” operaz gozatu ahalko dugu.