Albisteak

Urriaren 17an Euskal Jaia eta Topa Eguna herrian

2015-10-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

 Ttakuneko, Euskal Herriko Euskaltzaleen Topaguneko eta Udaleko ordezkariek aurten Euskal Jaia urriaren 17an gozatzeko aukera izango dela aurreratu zuten atzo eta gainera aurten Euskal Herri osoko euskalgintzaren presentzia izango dela jakinarazi zuten, izan ere Topa Eguna ere ospatuko da egun berean.

Eguna bera iritsi aurretik, egitarauaren baitan izango dira baita ere ekintza hauek:

- Gaur, asteazkena, Jakoba Errekondok kultur etxean “Bizi baratzea” liburua aurkeztuko du 19:00etan hasiko den hitzaldian.
- Astelehenean, hilak 12, “Koka-Kola eta Barea” antzezlana izango da Abend-en 19:00etan.
- Hurrengo asteazkenean, hilak 14, “Berrikasi eta berrikusi” dokumentuaren gainean mahai-ingurua izango da Villa Mirentxun, 18:30etan, euskalgintzaren azken 50 urteetako errepasoa egin eta aurrera begirako norabidea aztergai duena.

Ttakunen izenean Naiara Mujikak Euskal Jaiaren egitaraua azaldu zuen, Sonia Perezek, Euskal Herriko Euskaltzaleen Topaguneko ordezkariak, Topa Eguna eta Euskal Herriko euskaltzaleak Lasarte-Oriara ekartzea ohore bat dela adierazi zuen eta Udalek Euskara Batzordeko lehendakaria den Jon Antxordokik, berriz, adierazi zuen Udalak bi ekitaldiak lagunduko dituela, bai diruz eta bai azpiegituraz.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna