Albisteak

Udala eta Aldundia Atsobakar zahar-etxearen eskualdatzea amaitzen ari dira

2014-07-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak

Eskualdatzeko akordio berri onen bidez, Aldundiak bere gain hartuko du, 2008tik blokeatua zegoen Atsobakargo zahar-etxearen kudeaketa eta hurrengo urtetik aurrera herrialde mailan finantzayuko den zerbitzua izatera igaroko da.

 

Egoitzaren eskualdatzearen akordioa sekulako albistea da lasarteoriatarrentzat, zerbitzuak udalerrian jarraituko badu ere, gastua erabat hartuko baitu Aldundiak bere gain. Horren ondorioz, Udalak liberatu egingo du urteetan bere gain hartu izan duen ekarpen munizipala.

 

2012an izan zituen Udalak lehenengo hartu-emanak Aldundiarekin, eta bertan, bide-orri baten berri eman zuen Aldundiak, adieraziz bere gain hartzen zuela artean udalen esku zeuden 16 zahar-etxeren kudeaketa. Lehenengo elkarrizketa horietan, bere tamainako egoitzen aldean Atsobakar zahar-etxeak zuen defizit ekonomikoaz ohartarazi zuten, eta horrek zaildu egiten zuela eskualdatzea, egoera ekonomikoa tarteko. Nolanahi ere, Udalak nabarmendu egin zuen egindako ahalegin ekonomikoa, egoitza birgaitu eta altzari berriak erosi baitira.

 

2013an, Aldundiak bere gain hartuko zituen 5 egoitzen artean sartua izan zen. Gainerako 11k, hurrengo fase baterako utzi zituzten. Horri esker adostu ahal izan da kudeaketaren eskualdatzearen akordioa.

 

20urteko  udal kudeaketa

Aurtengo urrian beteko dira 20 urte Udala zahar-etxea kudeatzen hasi zenetik., eta gauzak asko aldatu dira. Hasieran, mendekotasuna zuten pertsonei sartzen ez uztea erabaki zuen Udalak. Gaur egun, ordea, justu kontrakoa da, mendekotasun handiko pertsonak baitira plaza gehien betetzen dituztenak. Izan ere, autonomoei eta mendekotasun arinekoei, lagundu egiten zaie ahalik eta denbora gehien haien inguruan bizi daitezen, etxean moldatzeko laguntzak emanda.

 

2008 urtea funtsezkoa izan zen  zahar-etxean kudeaketarako, 12/2008 legeak ezartzen baitzuen Aldundiek kudeatu behar zituztela zuzenean zahar-etxeak. Hala ere, aurten lortu da lehenengo akordioa, 6 urte beranduago eta Udalak 6.213.716 euroko ekarpena egin ondoren (2009 – 2014).

 

2009an, zentroa kudeatzeko azpikontratazioa aldatu zuen Udalak, eta zerbitzu-orduen kopurua areagotu egin zuen, Aldundiak 2007an ezarritakoaren gainetik. Horren ondorioz, Udalak  bere gain hartua zuen kostua esponentzialki igo zen: 2008an 300.331 eurokoa izatetik, 2009an 1.124.731 eurokoa izatera.

 

Harrezkeroztik, beharrezkoagoa izan da Aldundiak zerbitzua bere gain hartzea. Auzitan bukatzeko zorian ere ibili ziren, Udalaren eta Aldundiaren arteko akordio falta tarteko. Gobernu aldaketarekin, ordea, Aldundiak erabat aldatu du bere jarrera, eta 2 urte nahikoak izan dira akordioa lortzeko, 4 urteko desadostasunaren ondoren.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna