Albisteak
Udal euskaltegiak indartsu abiatu du ikasturtea
2015-09-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Gaur, astelehenez, 123 ikaslerekin abiatu du ikasturtea udaleko euskaltegiak. Pozik azaldu ziren Jon Antxordoki, Euskara Batzordeko lehendakari berria eta Pili Galan, euskaltegiko zuzendaria.
Iaz bezala, 12 talde osatu dira euskaltegian, astelehenetik ostegunera arituko direnak hurrengo ekainera arte. 5 talde goizez (9:00etatik 11:30etara) arituko dira, 3 arratsaldean (15:00etatik 17:30etara) eta beste 4 iluntzean (18:30etatik 21:00etara).
Taldeetan dauden 105 ikasleez gain, 17 lagunek izena eman dute autoikaskuntza ikastaroan. Ikastaro hori euskaltegira joan gabe gauzatu daiteke, BOGA izena duen metodoaren bidez eta herritarren interesa piztu du, nahiz eta emaitza onak lortzeko autodiziplina handia eskatzen duen, zuzendariak azpimarratu duen modura.
Zenbaki horiekin, Jon Antxordoki zinegotziak azpimarratu du, iazko zenbakiak hobetu egin direla eta helduen euskalduntzeari bultzada berri bat eman diogula gure herria. Horregatik, adierazi du oso gustura daudela ikasturtea horrela hasi izanarekin.
Taldeak abian jarri diren arren, interesatua dagoen edonor bertara daiteke eta bakoitzak daukan mailari dagokion taldera erantsi. Badira taldeak hasierako mailakoak eta baita ere, aurreko urteetan baino gehiago, EGA prestatzeko mailaren inguruan daudenak. Aukerarik balego, autoikaskuntza sistemaren bidez ikasteko eskaera ere egin daiteke.
Arduradunek gogorarazi zuten Udalak indarrean duen beka-sistemarekin, %85eko asistentzia betez gero, matrikularen %85 berreskura dezakeela ikasleak ikasturtea amaitutakoan.