Albisteak

TELP tailerrak egin dituzte langile eta arduradun politikoek

2014-04-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

TELP tailerren sortzaileetako bat den Gemma Sangines psikologoaren eskutik bi tailer jaso dituzte Udaleko hogei langileko talde batek eta arduradun politikoen beste talde batek. Tailerrak lau ordukoak izan dira eta asteartean eta asteazkenean egin dira.

Ekimen hau Lasarte-Oriako Udalean gauzatzen ari den Euskararen Bidegorria izeneko egitasmoaren barruan dago kokatuta, izan ere, pixkanaka-pixkanaka, euskara gero eta gehiago erabiltzen ari da bai udal barruko lanetan, bai herritarrei zerbitzua ematerako orduan ere.

 

Logika horretan, TELP tailer hori euskarazko gaitasun nahikoa izan eta ahal den egoera guztietan euskaraz egiteko gogoa duten hiztunei zuzendua dago eta Udaleko langile eta zinegotzi talde banak egin dute euskaraz naturaltasunez eta eroso jokatzen laguntzeko baliabideak jasoz.

 

Zenbatetan gertatu zaigu bilera batean edo denda, erakunde edo beste edozein tokitara joan eta euskaraz hitz egiten hastean, beste pertsonak euskararik ez dakiela esan eta deseroso sentitzea? Edo alderantziz, norbaitekin gazteleraz hitz egiten hasi eta euskaraz dakiela ondoren konturatzea?


TELP (Taller d´Espai Lingüístic Personal) tailerrean horrelako egoeretan dugun jokabideaz ohartu eta naturaltasunez eta eroso jokatzen laguntzeko baliabideak eskaintzen dira.


Tailerrean, hobetu nahi dituzten ohituretan eragiteko baliabideak eskaini dira, ohitura eta esperientzia propioei arreta berezia jarriz. Izan ere, ingurukoen hizkuntz ohiturak euskalduntzeko, lehenik norberarenak aztertu eta aldatu behar ohi dira. Finean, euskaraz mintzatzeak ez digu zalantzarik sortu behar eta modu erosoan jarduteko aukera gure esku dagoela argi izan behar dugu.
 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna