Albisteak

Tamaina handiko hondakinen bilketari buruzko kanpaina

2018-07-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako kontainerrek pegatina baten bitartez informatuko dute zein material eta zein egun eta ordutan utz daitezkeen tamaina handiko hondakinak. 2017. urtean Lasarte-Orian horrelako hondakinen 244.100 kg jaso ziren, 13’45 kg biztanleko.

Jose Mª Urdanpilleta zerbitzu publikoetako zinegotziak aurkeztu zuen informazio-kanpaina. Kontainer urdin eta horietan jarriko den informazioaren bidez, tamaina handiko hondakinak zein baldintzatan jasoko diren jakinaraziko da.

Informazio horren arabera, tamaina handiko hondakinak asteazkenetan utzi behar dira, 20:00etatik 24:00etara bitartean, San Markos Mankomunitateko zerbitzuek ostegunean zehar biltzeko. Osteguna jaiegun egokitzen bada, hondakinak asteartean utzi beharko dira, eta asteazkenean jasoko dituzte.

Pegatinan informatzen da zein material utz daitezkeen eta zein ez. Horrela, utz daitezke lanparak, koltxoiak eta altzariak oro har. Aldiz, debekatua dago obra-hondakinak, komun-ontziak, bateriak, pintura-hondarrak, gurpilak edo plaketak uztea. Horrez gain, herritarrei gogorarazten zaie badirela garbiguneak Donostian, Usurbilen eta Hernanin, horrelako material guztiak uzteko, baita tamaina handikoak ere, dena delakoagatik ezin badute adierazitako egunera arte itxoin.

Urdanpilletak nabarmendu zuen azkenaldian gizalegerik gabeko portaerak ikusi izan direla Lasarte-Oriako zenbait puntutan, eskonbro-pilaketa handiak egin baitira. Horregatik, iragarri zuen udaltzainak bereziki erne ibiliko direla horrelako portaerak ekiditeko, isuna jarriz hondakinen araudia betetzen ez dutenei.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna