Albisteak

Santa Ana eguna ospatzeko hainbat ekitaldi

2018-07-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriak hainbat ekitaldi kulturalekin ospatuko du Santa Ana: uztailaren 22an igandearekin, Artisautzako Azokaren 34. edizioa eta Santanetako Pintxoaren V. edizioa egingo dira. Parodia tradizionala hilaren 26an izango da, Santa Ana egunez.

Aterpeak Santanetako V. Pintxo jardunaldia aurkeztu zuen. Goizean eta iluntzean egingo da, elkartearen 25. urteurrenaren barruan, uztailaren 22an Santa Ana egunez. Oinarri moduan, pintxoak bakailaoa eta piperrak erabiliko ditu, taberna bakoitzak bere iaiotasuna gehituz. Aurtengoan, ostalaritzako 6 establezimenduk iragarri dute parte hartuko dutela: Arkupe tabernak, Buenetxea kafe-tabernak, Txartel kafetegiak, Viña del Mar kafetegiak, Eguzki tabernak eta Yolanda tabernak beren proposamena eskainiko diote dastatu nahi duenari.

Bestalde, eta Sendoki Kultur Batzordearen eskutik, uztailaren 22ko igandean Artisautzako Azoka tradizionala bisitatzeko aukera izango da. Azokak, 10etatik 14etara eta 17etatik 20etara bitarteko ordutegian, artisauak beren produktuak zuzenean lantzen ikusteko aukera emango digu.

Aurtengoan azokak handitu egingo du bere eremua, 80 artisau-postu inguru izango baitira, eta Okendo eta Antonio Mercero plazetan egingo da. Azken horretan, elikaduraren arloko 26 artisauk eskainiko dituzte beren produktuak: gazta, hestebeteak, pastelak, erroskillak, taloak, pateak, ukenduak eta Euskal Kola.

Okendo plazan 24 postu instalatuko dira, eskuz egindako hainbat gauzakirenak: bisuteria, zurezko eta harrizko taillak, makramea, larrua, esmaltea, ezpelezko zaliak, oinetakoak, makilak, material birziklatuak... Parte hartzeko bi tailer ere izango dira.

Horrez gain, udaletxeko arkupeetan, herriko zenbait elkarteren bost erakuskizun egongo dira: egur-tailla Zurlanketaren eskutik, Biyak Batekoen eskulanak, Lasarte-Oriako 14 parpailagileen ehozirizko lanak, Erretinosi Pigmentarioaren Gipuzkoako Elkartea eta Ganboko Misiolariak.

Euskaraldiko Izan Puntu kanpainaren barruan, hari buruzko informazio-stand bat egongo da, lasarteoriatarrak ahobizi edo belarriprest moduan izena ematera animatuz.

Uztailaren 26an eta jaiegunari amaiera emateko, 22:00etan Okendo Plazan jadanik tradizionala den Santa Ana parodiaz gozatzeko aukera izango dugu, Ttakun elkarteak 30 lagun baino gehiagoren lankidetzarekin antolatuta. Bere umore-tonu bereziarekin, errepasoa egingo diete azken urte honetan gure herrian gertatu diren eta gaurkotasuna edo garrantzia izan duten gaiei.

Kartela

Egitaraua

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna