Albisteak
San Pedro jaietako omendua hautatzeko parte-hartzezko prozesua
2018-02-26 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak parte-hartzezko prozesu bat zabaldu du, lasarteoriatarrek aukera izan dezaten beren ustez gure herriaren alde lan egin duen pertsona edo kolektiboa proposatzeko. Pertsona bakoitzak proposamen bat egin ahalko du, eta arrazoitu egin beharko du zergatik uste duen proposamen hori aintzat hartu beharrekoa dela.
Festen Departamentuak bere proposamena egitera gonbidatzen ditu herritarrak. Horretarako, bihar, etxez etxe, postontzietan txartel bat banatzen hasi da herritarrek beren proposamenak Udalari helarazi ahal izateko
Iritzia emateko, apirilaren 20a baino lehenago helarazi behar diguzu zure proposamena, udaletxeko bulegoetan dauden postontzietara.
Parte har daiteke UDAL-WEBEAN zehar ere:
http://albisteak.lasarte-oria.eus/euskara/galdeketak
Proposamenak jasotzeko inprimakia