Albisteak

San Pedro jaien balorazio oso positiboa

2018-07-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak oso balorazio positiboa egiten du aurtengo San Pedro jaiei buruz. Kaleetako giro bikaina eta jendez betetako kontzertuak dira alderdi nabarmengarrienak.

Udalaren iritziz, aurtengo jaiak arrakastatsuak izan dira, kalean bizi izan den giroa bikaina izan baita eta festetako jarduerak normaltasunez egin ahal izan baitira, euriak lausotutako ekitaldiren bat izan ezik.

Ekitaldi nabarmengarrienen artean daude Okendo plazako kontzertuak, beti jendez beteta egon baitziren eta publikoa guztiz iraulia egon baitzen Vendetta, Su ta Gar eta Mojinos Escozios taldeez gozatzeko.

Isla eta Jaizkibel plazetako berbenek ere oso ondo funtzionatu zuten. Beste alderdi nabarmengarri bat disko-festaren arrakasta handia izan zen, bai eta Dinbi-Banda batukadak kaleetan barrena sorrarazi zuen giro aparta.

Berritasunen artean, haurrentzako makarronadak eta Atsobakarko Holy festak aurreikuspenak gainditu egin zituzten, eta hori kontuan izango dugu etorkizunerako. Horregatik, barkamena eskatzen dugu. Hala eta guztiz ere, festa arrakastatsua gertatu zen.

Txirigotek nahiz bertsolarien saioak ere harrera ona izan zuten, eta horrek erakusten du oso publiko leiala daukatela.

Xexenek, haurrentzakoek nahiz helduentzakoek, publiko ugaria bildu zuten, tamalez neskatila batek orkatila hautsi bazuen ere. Errekortadoreen ikuskizuna diskretua izan zen, publiko ugaria izan bazuen ere.

Festen amaiera gisa, su artifizialen bilduma zoragarri bat eta Los Caligaris taldearen emanaldia izan genituen. Igandea izan arren, festa-amaiera bikaina izan zen, agian errepikaezina.

Udaletik, pertsonal munizipal guztiari eskertu nahi diogu egin duen ahalegina eta izan duen prestasuna jaiak horren ongi igaro daitezen. Eta herriko elkarte eta entitateei beren lana, haien ekarpenek momentu bikainak eman baitizkiete gure sanpedroei.

Orain, 2019ko sanpedroak prestatzen hasiko gara.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna