Albisteak

OTSAILEKO AGENDA KULTURALA

2018-02-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Inauteriak eta Itsaspeko Dokumentalen Nazioarteko Zikloa dira otsaileko programazioaren ardatz nagusiak, eta haurrentzako antzerkiarekin, zinemarekin eta dantzarekin osatzen da.

Maite Iglesias kulturako zinegotziak aurkeztu du otsailerako programazio kulturala, ikusgarri nagusi hauek izango dituena: Inauterien ospakizunak eta Urpeko Dokumentalen Nazioarteko Zikloaren VII. edizioa, Danok Kidek antolatua.

Inauterien ospakizunak hilaren 3an hasiko dira, Euskal Inauteriekin, Okendo plazan. Hilaren 8an, Musika-Eskola Munizipalak kontzertu bufoa eskainiko du, Inauteriak direla eta. Hilaren 10ean arratsaldean konpartsa eta karrozen desfilearen eta mozorro-lehiaketaren unea izango da.

Hilaren 12an, 19an eta 26an, Danok Kideren eskutik, Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko VII. Zikloa iritsiko zaigu.

Otsailaren 3an, helduentzako antzerki-saio bat izango dugu Kulturetxean. Txalo konpainiak Ergela dantza-lana eskainiko du.

Hilaren 17an, 17:00etan, Kulturetxeak haur-antzerkiko Go! Azen! obra eskainiko du.

Hilaren 24an, Ile-apainketa eta Estetikako 1. Jardunaldiaren barruan, Aterpeak orrazkeren erakustaldia eskainiko du auditorioan.

Hil honetan, haurrentzako zinemak otsailaren 4an Paddington 2 filma ekarriko du, euskaraz. Hilaren 18an Coco proiektatuko da, eta 25ean Sola en casa.

Helduentzako zinemak otsailaren 4an El gran Showman eskainiko du, hilaren 18an The Disaster Artist, eta 19an Diré tu nombre. Hilaren 25ean Que baje Dios y lo vea komediaren txanda izango da.

Okendo zine-forumak, berriz, hilaren 9an The Disaster Artist proposatzen digu jatorrizko bertsioan, eta 23an El sacrificio de un ciervo sagrado. Eta Bertsio Digitalean, hilaren 14an Verdiren “Rigoletto” operaz gozatu ahalko dugu.

Gazteentzako emantzipazioko ikastaroaren barruan, Gaztelekuak hiru hitzaldi eta tailer bat eskaintzen ditu: Hilaren 6an, Zer jakin hipoteka eskatu aurretik?; hilaren 8an, hitzaldia Nola prestatu curriculuma eta laneko elkarrizketa izango da; azkenik, hilaren 15ean, Emantzipatu, noiz?, nola? hitzaldia. Ikastaroko 1. tailerra hilaren 22an hasiko eta, eta Biziraupeneko sukaldaritzaz izango da.

Diptikoa ikusi

Jarduerak

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna