Albisteak

Otsailaren 23an, Kiroldegian, emakumeei zuzenduriko Lilatoia prestatzeko tailerra

2015-02-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Martxoaren 1ean izango da aurten Donostiako Lilatoi lasterketa. Hori dela eta, Kiroldegiak Emakume-zentroarekin elkarlanean emakumeei zuzenduriko tailerra antolatu du datorren astelehenean, otsailak 23, goizeko 9:00etan Kiroldegian.

 

Tailer horretan, Kiroldegian aholkularitza-zerbitzua ematen duen teknikariaren laguntzaz, lasterketa aurreko aste horretan proba prestatzeko zer egitea komeni den landuko dute emakumeek. Demagun, nola izan behar duen gure elikadurak azkeneko aste horretan, gihar-luzaketak noiz eta nola egin behar diren, lasterketaren egunean nola hasi eta bukatu behar dugun lasterketa, erritmoa, zer arropa, zapatilak komenigarriak ote diren… Tailerra doan da.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna