Albisteak

Ostiralean 2. eskuko bizikleta merkatua ospatuko da

2014-09-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Mugikortasun jasangarriaren astearen barruan bigarren eskuko bizikleten edo mugikortasunarekin lotutako objetuen merkatua antolatu da hurrengo ostirala, irailak 19, Okendo plazan arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara.

 

Ez dakizu zer egin erabiltzen duzun ez duzun bizikletarekin?

Seme/alabari bizikleta txiki gelditu zaio?

Bizikletaz aldatu nahi duzu diru gutxi gastatuz?

 

Zatoz Okendo plazan antolatuko den merkatura, utzi zure bizikleta edo mugikortasunarekin lotutako objektuak eta guk salduko dizkizugu. Behar duzuna ere bertan aurkituko duzu prezio ezin hobean.

 

Oharra: saltzaileek eta erosleek NAN erakutsi beharko dute. Saltzaileek sinatu egingo dute saldu nahi duten bizikletaren jabe direla adierazten duen agiria, honela lapurtutako bizikleten salerosketa saihestuz. Ez da 300 euro baina gehiagoko salneurririk onartuko.

 

Bizikleta uzteko ordutegia  15:00etatik arratsaldeko 16:30ak arte izango da

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna