Albisteak

Oria ibaia saneatzen hasteko garaia da

2016-01-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballosek, Lasarte-Oriako alkateak, eta Enrique Noainek, Aguas del Añarbe enpresako lehendakariak, Lasarte-Oriatik pasatu eta herriaren saneamendu-sistemarekin bukatuko duen kolektore berriaren obra aurkeztu dute.

Obraren aurkezpenean zaballosek Aguas del Añarbe enpresari eskertu egin dio herriaren amets bat zen obra inportante hori exekutatzea, Oria ibaia garbia eta isurketarik gabea disfrutatu ahal izateko.  Esfortzu ekonomiko handia egin behar izan du Lasarte-Oriak, gure herriak behingoz ibaiari begiratu eta disfruta dezan.  

Alkateak aipatu zuen badakiela honelako obrek zer-nolako  eragozpenak sortzen dituen, eta, era berean, eskertu behar diogu Aguas del Añarbe enpresako lehendakariari ahalik eta enbarazu gutxien egiten saiatzeagatik. 

Jarraian, Enrique Noain, Aguas del Añarbe enpresako lehendakaria, gaur hasten den obraren nondik-norakoak azaltzera pasatu zen. Obra honen garrantzia azpimarratu zuen, hondakin isurketaz liberatuko duelako ibaia, eta ondorioz, hain inportantea den ibaiaren errekuperazioa lortuko delako ingurumenaren arloko baldintza egokietan.

Oria ibaiaren garbiketa behin betiko bere azken txanpan sartzen da: orain dela gutxi Ingurumen Ministerioaren Kantauriko Hidrografi Konfederazioak eraiki duen saneamendu sistema berri eta handiari gehitu behar zaio orain Añarbeko Urak-ek eraikiko duen azken kolektorearen eraikuntza -zerbitzuan jarriko dena froga konplexu guztiak amaitzen direnean (ponpak, uhateak, sentsoreak, e.a)-, Lasarte Oriako lur azpitik igaroko den kolektorea.

Hoditeri berri hori -Lasarte Oriako eta Usurbilgo etxeetako eta industrietako hondakinurak Donostiako Loiola auzoan kokaturik dagoen araztegira eramateko beharrezkoalehendik eraikita dagoen hoditeria ordezkatzeko eraikiko da. Hoditeri zaharra erabiliko da behin behinean, baina erabat komenigarria da hura ordezkatzea, sistemaren

fidagarritasuna urte askotan bermatu nahi bada.

 

Kolektore berriak, paraleloan jarriko diren 400 mm-ko diametroko bi hoditeri izango ditu, 370 metroko luzerarekin, Beko kalen dagoen udal polikiroldegia eta Zubietako HUParen (hondakin-uren ponpalekuaren) artean eraikiko da; Oria ibaiaren ezker aldean Konfederazioak orain dela gutxi eraiki duen eraikin zuria, hipodromoko zubitik ur behera.

 

Obrak Construcciones Zubieder, SL enpresak gauzatuko ditu eta aurrekontua 515.000 eurokoa da (BEZ barne) eta gauzatze-epea gutxi gorabehera 4 hilabetekoa izango da.

 

Añarbeko Urak-ek eskatu dio enpresa eraikitzaileari obraren zati ezberdinetan seinaleak eta hesiak jartzerakoan arreta handiena jar dezala, obrak eragingo dituen eragozpenak bai oinezkoei bai trafikoari ahalik eta gehien murrizteko.

 

Obren esleipendun izan den Construcciones Zubieder, SL enpresak informazio eskaerak erantzungo ditu, obrak irauten duen bitartean, Ola kaleko 8-an jarriko duen bulego-lokalean, edo 639 779 797 telefonoan.

 

Obren egutegia

Azken astean, Erribera eta polikiroldegiaren artean “zundaketak” egin dira, lur azpian existitzen diren zerbitzuak zein diren zehaztasunez jakiteko. Gaurtik aurrera, hilak 21, obraren aurretiko lanei ekingo zaie, hots, hesiak jarri eta Erribera kaleko altzariak kenduko dira; eta otsailaren 1etik aurrera lan berdinak egingo dira Beko kalean.

 

Ondoren, martxoaren lehen astean, Erribera eta Beko kale zatiko obrari ekingo zaio. Obrak maiatzaren azken aldera amaituko direla aurreikusten da, gorabeherak salbu.

 

Oria beheko interzeptorea

13,7 km-ko luzera duen Kolektore berri honen obrak ibaiaren bi aldeetan gauzatu dira, Usurbil eta Lasarte Oriako udalerrietan, hala nola Donostiako Zubietako auzoan eta Hernaniko Sorgintxulo, Antziola eta Florida auzoetan.

 

Kantauriko Hidrografi Konfederazioak, Añarberen Saneamendu Sistema Orokorra osatzeko egin duen azken jarduketa garrantzitsua da interzeptorea, eta helburua zera da: Añarberen esparruko hamar udalerrietako hondakin-ur guztiak Loiolako araztegian tratatzea. Jarduketa honen kostua 25,72 milioi eurokoa izan da.

 

Hemendik aurrera Oria ibaiaren behe ibilguan ez da hondakin-urik isuriko, eta ondorioz ibai garrantzitsu honen ingurumen-baldintza egokiak berreskuratuko dira.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna