Albisteak

Ondo ibili! Nagusiak aktibo eta osasuntsu

2014-09-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola | Gizarte Zerbitzuak

Komunitatean modu aktibo eta osasungarrian zahartu eta adinduetako pertsonen bizi kalitatea hobetze aldera Lasarte-Oriako Udaletxeak bi ekintza sustatu ditu. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Osakidetzako Gipuzkoa Eskualdeko profesionalekin, eta herriko boluntario eta elkarteekin ibilbide osasungarriak burutuko dituen taldea  “Ondo ibili - Caminar es Salud” eta beste aldetik, “Nagusien Kirol Parkea”, non monitore baten aholkularitzapean 60 urtetik gorako pertsonek segurtasun aukerekin ariketak egin ditzakete.

 

Ekimen berri hau medikuen kontsultan hasiko da eta horrela Lasarte-Oriako Osasun etxeko medikuek herritar nagusiei kirol aktibitate fisikoa egiteko errezetak luzatuko dizkiete.  Ondoren pertsona hauek errezetatutakoaren arabera  bi aukera izango dituzte: batetik ostiraletako ibilbideak burutu edo bestetik  kirol makinetan aritu.

 

“Ondo ibili-Caminar es salud” taldea, datorren ostirala, irailak 26tik aurrera paseatzen hasiko da. Taldea, ostiralero 11:00etan Okendo plazan elkartuko da. Hantxe ibilbideak dinamizatuko dituzten boluntarioak (Nagusilan, Biyak Bat, Odol emaileak, Atsobakar Zaharren Egoitza, Danok Kide, eta beste hainbat elkarte eta herritar boluntariok) txandaka eta txaleko hori batez identifikaturik egongo dira.

 

Errezetatutako esku orriek zigilua jartzeko leku bat izango dute eta ibilbideak egitean nahiz makinetan aritzean dagokien zigilua botako zaie.

 

“Ondo ibili” ibilbideak: Herria zeharkatzen duten luzera desberdineko 4 ibilbide egokitu antolatu dira. Zubietara, Atsobakarrera, Oria ibaian albotik eta Plazaolara eramango gaituztenak.

 

 “Nagusien Kirol Parkera” kirol makinak: Astearteetan 10:30etan. Kiroldegi parean dagoen parkean. Hemen, kiroldegiak jarritako monitore baten laguntzaz ariketak egiteko 11 makina erabiltzen ikasi dezakete nagusiek. Bakoitzak ahal duen heinean eta medikuak esku orrian ezarritakoari jarraituz makina zirkuitu pertsonalizatua egiteko aukera izango du. Eguraldi txarra eginez gero, monitorea parkera hurbilduko da eta bestelako ariketak egingo dituzte estalpean.

 

Gogoratu, bizilekuan bertan egonda eta pertsona nagusiak ahalik eta baldintza onenetan mantentze aldera, bihotza indartzeko, arteria tentsioa, kolesterola eta azukre mailak jaisteko, eta batez ere modu atsegin batean, lagunartean kirola egin eta sasoi betean mantentzeko anima zaitezte, zuen zain gaude!

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna