Albisteak

Okendo plazan eta Askatasuna parkean hondakinak bereizteko zaborrontziak jarri dira

2013-06-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Erdiguneko gune hauetan, bere erabilera dela eta, zikinkeria asko sortzen da, batez ere aste bukaeretan. Orain artean, baziren zaborrontziak parkean zehar sakabanaturik baina ez dute behar bezalako erabilerarik izan. Beraz, eta Udalak birziklatzearen aldeko apustu bat eginez, espazio hauek koloretako zaborrontziez hornitzea erabaki du.

 

Lau koloretako ontziak jarri dira: papera eta kartoiarenak, ontzi arinenak, organikoarenak eta errefusarenak. Era honetan, hemendik aurrera kalean ere hondakinak bereizteko aukera bat gehiago izango da. Azkenik, Udalak herritar guztiak birziklapenaren eta erabilera garbiaren aldeko pausuak ematera animatu nahi ditu.    

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna