Udalaren kirol instalazioen itxiera

2015-12-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

 

Udal kirol instalazioak, 2015 urterako onartua duen egutegiak agintzen duenez, datozen Abenduaren 24, 25 eta 31ean eta Urtarrilaren 1 eta 6an itxita egongo dira, 2015. Urtarrilaren 5ean 7etatik 13etara irekita egongo dira.

gehiago irakurri

2016ko egutegiaren banaketa

2015-12-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Hasi dira Lasarte-Oriako 2016ko egutegia etxez etxe banatzen. Hormako egutegiak aurten berriz ere gure herriko merkataritza eta ostalaritza izango ditu gai nagusi, eta “Tratu On Bat” markari publizitatea egingo dio. Hilez hil, zerbitzu horiekin zerikusia duten argazkiek, alegoriazko marrazki sinpatiko batzuk lagun dituztela, gure herria zeharkatuko dute auzoen argazkien bitartez.

gehiago irakurri

Kirol instalazioen akurak

2015-12-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Kirolen Udal Zerbitzuak 2016 urtean Kirol Guneko pilotalekua, Tenis pistak eta pista balioaniztuna, baita padel pista ere urte osoan zehar (uztaila eta abuztua ezik), zenbait ordu eta egunetan alokatzeko aukera eskaintzeko asmoa du.

 

Eskainiko diren orduak eta erabiliko diren arauak ezagutu nahi dutenek dagokien instalazioan kontsulta egin dezakete.

 

Instalazioren bat erreserbatzeko asmoa duten erabiltzaileek eskaera formalizatu beharko dute kiroldegiko bulegoan, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara.

 

 

gehiago irakurri

Hauteskundeen emaitzak (2015eko abenduaren 20koak)

2015-12-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Atzo ospatutako hauteskundeen emaitzak ikusgai daude:

 

Emaitzak ikusi

gehiago irakurri

Oinezko ibilbideak Sagardoaren Lurraldean

2015-12-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

 

Eskualdeko zenbait udalek “Oinezko ibilbideak Sagardoaren Lurraldean” mapa plazaratu dute, eskualdean turismoa promozionatzeko.

gehiago irakurri

Esna Hadi Kultur Elkarteak KaleraFest jaialdia sustatu du

2015-12-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

 

Abenduaren 19an, larunbatarekin, jarduera kultural eta musikal mordo batek Lasarte-Oriako kaleak beteko dituzte egun osoan, 1. Lasarte-Oria KaleraFest jaialdian.

gehiago irakurri

Uretako Festa

2015-12-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

 

Abenduaren 22an goizeko 10:00etatik 12:00ra bitartean, Lasarte-Oriako Udalaren Igerilekuan, UMEENTZAT URETAKO FESTA ospatuko da. Igerian dakiten, 5 eta 12 urteko haurrei zuzentua. Festa bazkideentzat doan izango da, eta ez bazkideek sarrera ordaindu beharko dute. Haurrak bakarrik sartuko dira.

 

Festaldian igerilekua itxita egongo da helduentzat.

 

gehiago irakurri

Lasarte-Oriako 1. San Silvestrea aurkeztu da

2015-12-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

 

Ekimen herritar batek, CD Texas klubaren eta Lasarte-Oriako Udalaren sostenguarekin, 1. San Silvestre lasterketa antolatu du, abenduaren 31n gure kaleak korrituko dituena.

gehiago irakurri

Donejakue Bidea

2015-12-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak 14.974 euro bideratuko ditu trafikoko seinaleetarako eta 1.476 euro Donejakue Bide historikoak gure herrian barrena egiten duen bidea seinalatzeko.

gehiago irakurri

Euskarazko produktuen katalogoa banatu du etxez etxe Udaleko euskara batzordeak

2015-12-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Euskal Herriko 140 bat udal eta mankomunitatetako euskara batzordek, tartean Lasarte-Oriakoak.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna