Gaztelekuaren itxiera

2016-12-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Eguberrietako eta Urte Berriko jaiak direla eta, Gaztelekua abenduaren 24an eta 31n itxita egongo dela jakinarazten da.

gehiago irakurri

Hitzarmenak sinatuz berretsi dute 2016 urte emankorra Udalak eta euskalgintzak

2016-12-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak 2016-17 ikasturterako lankidetza hitzarmenak sinatu ditu euskalgintzako gizarte eragileekin eta 25 eta 50 urteurrenak ospatzekoak Ttakunekin eta Landaberrirekin

Udalaren izenean, Jesús Zaballos alkateak eta Euskarako Batzordeko lehendakaria den Jon Antxordokik hitzarmen hauen garrantzia azpimarratu zuten, bai jasotzen dituzten programen eta diru-laguntzen kopuruarengatik, baina, batez ere, hitzartutakoaren bidez eragile guztiek saretuta eta adostasunean lanean aritzeak suposatzen duenagatik.

Hitzarmenaren filosofiak adierazten du Udalak, Ttakun kultur elkarteak eta lau ikastetxeek elkarrekin landu dituztela Lasarte-Oria euskalduntzen jarraitzeko lan-lerro nagusiak eta programa zehatzak. Ez da soilik programa batzuk egiteagatiko diru-laguntza emate soil bat. Filosofia horrekin ari dira elkarlanean erakunde guztiak eta Landaberri ikastolaren 50. urteurrenak eta Ttakunen 25.ak berretsi besterik ez dute egiten harreman-modu hori.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriako 2. San Silvestrea aurkeztu da

2016-12-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Ekimen herritar batek, CD Texas klubaren eta Lasarte-Oriako Udalaren sostenguarekin, 2. San Silvestre lasterketa antolatu du, abenduaren 31n gure kaleak korrituko dituena.

Lasarte-Oriako herritar-talde bat bildu ziren atzo Lasarte-Oriako Udaletxean, 2. San Silvestre lasterketa aurkezteko. Aurkezpenean, Jesus Zaballos alkateak biziki eskertu zuen ekimen herritar horrek lasterketa hori antolatzeko egindako lana, eta aitortu zuen ahalegin handia egiten dutela Udalak egiten duen ekarpenaren aldean.

gehiago irakurri

ERREGE MAGOEN KABALGATAKO ANTORTXEROEN DEIALDIA

2016-12-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Urtero bezala, eta 2017ko Errege Magoen desfilea antolatzeko, MEGABA elkartetik, kabalgatan antortxero bezala parte hartu nahi duten gazteei deialdia egiten die. Horretarako, abenduak 29an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan Gaztelekuan izango den bilerara hurbiltzea gonbidatzen die. Antortxeroek 11 urte betetak izan beharko dituzte.

Aurten, eta beste urteekin konparatuz, inoiz baino garrantzitsuagoa izango da bilerara gerturatzea, dagokien trajeak bertan banatuko baitira. Zalantzarik izan ditzazketen horientzako telefono bat eta emaila erraztu dute: 649.51.31.02 eta info@megaba.es

Horretaz aparte, urtarriletik Kabalgataren arroparik dituztenei, deitutako bilerara hurbiltzea bueltatzeko dei egiten die.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriak Eguberrietako Haur-parkea irekita izango du abenduaren 22 eta 31 bitartean

2016-12-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Hilaren 22an, 17:00etan, zabalduko ditu ateak PINek. Bi espazio gozatu ahal izango dituzte gazteenek: ohiko parkea Michelingo pilotalekuan eta familientzako Bitarteko karpa, PINa Oriara hurbilduko duena.

gehiago irakurri

Abenduaren 28an Ur Festa igerilekuan

2016-12-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Datorren abenduraren 28an herriko igerilekuan 2006-2012 urteen artean jaiotako umeentzat ur festa egingo da.

Ordua: 10:00etatik 12:00tara.

Bazkideak doan sartuko dira. Ez bazkideak berriz 3,70€ ordaindu beharko dute.

Igeri egiten jakin beharko da. Umeak bakarrik sartuko dira igerilekuan.

Kartela ikusi

 

gehiago irakurri

Kirol-merezimenduaren sari-banaketa 2016

2016-12-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako alkateak 2016ko kirol-merezimenduen sariak banatu zizkien Aizpea Arroyo, Ander Puertas eta José María Indias kirolariei, Lasarte-Oriako kirolari egin dioten ekarpenagatik.

gehiago irakurri

Trafiko-mozketa abenduaren 19 eta 20ean

2016-12-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Bizilagunei jakinarazten zaie, “Askorena Plaza, Kale Nagusia eta Goikale urbanizatzeko obrak” direla eta, 2016ko abenduaren 19an eta 20an 9:00etatik aurrera trafikoa itxi egingo dela galtzadako errei batean, Kale Nagusiko 51.aren parean. Hori dela eta, ibilgailuan ez zirkulatzea gomendatzen da, auto-pilaketak ekiditeko.

gehiago irakurri

Esna Hadi Kultur Elkarteak 2. KaleraFest jaialdia sustatu du

2016-12-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Abenduaren 17an, larunbatarekin, hainbat jarduera kultural eta musikalek Lasarte-Oriako kaleak beteko dituzte egun osoan zehar, Lasarte-Oriako 2. KaleraFesten. Esna Hadik antolatu du, Udalarekin hitzarmen bat sinatuta, eta herriko beste hainbat elkartek ere parte hartuko dute.

Udalak babestu egin du ekimen hau, balio handikoa iruditzen baitzaio eta iaz harrera bikaina egin baitzioten lasarteoriatarrek. Hori dela eta, hitzarmen bat sinatu da Esna Hadirekin, zeinetan Udalak konpromisoa hartzen baitu espazioak nahiz instalazioak uzteko eta 3.676 euroko ekarpen bat egiteko. Sustatzaileen artean 50 elkarte inguru daude: herriko elkarteak, establezimenduak, ostalaritzako establezimenduak…

gehiago irakurri

Kulturaren Kontsumoa sustatzeko bonua jarri da martxan

2016-12-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak, kulturaren kontsumoa sustatzeko 2016ko kultura bonua jarri du martxan.

Lurralde osora iritis ahal izateko, El Kolmado ibiltaria sortu dute.

Kamioa Abenduaren 16an Lasarte- Orian egongo da plaza ezberdinetan kokatuta.

Abenduaren 16an, 10.00etatik 12.00 Isla Plazan.

Abenduaren 16an, 12.15tik 14.00etara Andatza Plazan.

Abenduaren 16an, 16.00tik 20.00tara Okendo Plazan.

 

 

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna