Albisteak

Kirol-merezimenduaren sari-banaketa 2016

2016-12-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako alkateak 2016ko kirol-merezimenduen sariak banatu zizkien Aizpea Arroyo, Ander Puertas eta José María Indias kirolariei, Lasarte-Oriako kirolari egin dioten ekarpenagatik.

Ekitaldia, zeinetan udalbatzako hainbat kidek, familiartekoek, adiskideek eta Lasarte-Oriako zenbait kirol-entitatetako ordezkariek parte hartu baitzuten, emozioz beterik egon zen.

Alkateak mintzaldi labur bat egin ondoren, zeinetan nabarmendu baitzuen garrantzizkoa dela kirola praktikatzea eta pertsona horiek eredugarriak gertatzen direla gainerako lasarteoriatarrentzat, plaka bana eman zien merezimendua aitortutakoei. Haiek, berriz, plaka jasotakoan, emozioz beteriko hitz batzuk eskaini zizkieten han bildutakoei.

Aurten saria jaso dutenak hauek izan dira:

Ekitaldiari bukaera emanez, Zaballosek han bildutakoei eta herritar guztiei eskatu zien parte har dezatela eta proposamenak egin ditzatela 2017ko kirol-merezimenduen sarietarako.

Argazkia 1                  Argazkia 2                   Argazkia 3

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna