Albisteak

Nola aldatu diren herriko gazteak, kamarada!

2013-12-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

liburuaren azala

Euskararen egunaren aitzakiatan, gaur, abenduaren 3an, 19:00etan, Manuel Lekuona kulturetxean, "Euskara eta gazteak Lasarte-Orian III. 20 urteko bilakaera" liburua aurkeztuko du ikerketaren eta liburuaren egileak berak: Pello Jauregi Etxanizek.

20 urte pasa dira lehendabiziko ikerketa egin zenetik eta esanguratsua da oso egoera nola irauli den. Aitzitik, atzera ordez, 20 urte aurrera begira jarriz gero, Honako galdera deseroso hau luzatuko digu egileak: "nondik etorriko da, orduan, kaleko euskararen erabileraren handitzea eta nagusitzea, baldin eta orain, haur eta gazte gehienak D ereduan eskolatzen diren garai honetan, erabileraren indizea egoera normalizatutik oraino oso urruti badago?"

Egilea bera saiatuko da galdera honi balizko erantzun batzuk ematen hausnarketa gisa.

Herritar guztiak daude hitzaldira gonbidatuta.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna