Albisteak

Mugikortasun astea dela eta gaur kale nagusia itxita egongo da

2013-09-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Irailaren 16an hasi zen aurtengo mugikortasunaren astea eta hurrengo 22arte iraungo du, tartean ekintza ugariz gozatzeko aukera izango dugularik, mugi zaitez aire garbiago baten alde lemapean.

 

Atzo Mugikortasun parkea ezarri zen Okendo plazan eta asko izan ziren bertara hurbildu eta irisgarritasunarekin lotutako jolas eta jarduerak burutu zituztenak ONCEren eskutik.

 

Gaur berriz, KALEA OINEZKOENTZAT ekimena izango da martxan eta horretarako arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara Kale nahgusia itxita egongo da. Bertan, jolasak eta kirol ezberdinak egiteko aukera izango dugu eta Segway zirkuitoan gure abilezia proban jartzeko aukera izango dugu. Gogoraraztea hiru ordu horietan Kale nagusia kotxe eta autobusentzat itxita egongo  dela.

 

Eta etzi, Irailaren 20an , ostirala, BIZIKLETA FESTA. Aurten, berrikuntza bezala bigarren eskuko bizikleta merkatu txikia antolatu da Okendo plazan bertan arratsaldeko 16:·0etatik 19:30etara. Bertan, erabilitako materiala, bai bizikletak eta bai osagarriak, saldu edo trukatu ahalko dituzue. Materiala 15:30etatik 16:30ak bitarte gordailuan utzi beharko da. Informazio gehiago nahi izanez gero 943 670 249 telefonora deitu ahal duzue.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna