Albisteak
Lizitazioan da herriaren parte handi bat asfaltatzeko hiru urterako plana
2018-01-25 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oria asfaltatzeko hiru urterako plana martxan da. Abiatu da garrantzizko kanpaina honen lizitazioa, bi urtean gure herriko bide publikoen parte handi bateko asfaltoa berrituko duena.
Jesus Zaballos alkateak, Agustín Valdivia obretako eta hirigintzako zinegotzia eta Jose Mari Urdanpilleta zerbitzu publikoetako zinegotzia ondoan zituela, gure herriko bide publikoak asfaltatzeko hiru urterako plana aurkeztu du.
Zaballosek jakinarazi duenez, plan honen bidez, zeinaren kontratazioa oraintxe hasi baita, 2018an eta 2019an bide publikoen parte handi bateko asfaltoa berritu ahalko da gure udalerri osoan zehar.
Alkateak adierazi du lizitazioko prezioa 1.154.899 eurokoa dela, eta asfaltatu beharreko bideen urtekako zerrenda planteatzen duela. Finantzazioa 2017ko, 2018ko eta 2019ko aurrekontuen kargura joango da. Gainera, eskaintza hobetzeko aukera sartu da, beste zona batzuk asfaltatzeko m²-en poltsa baten bitartez. Udalak erabakiko luke etorkizunean zer asfaltatu, beharren arabera.
Horrez gain, lasarteoriatarrentzako molestiak gutxitzeko obligazioa ezartzen zaio kontratistari, errei bat beti zirkulatzeko moduan utzi beharko baitu hori posible den guztietan, eta halaber ezartzen zaio zenbait bide publiko gaueko orduetan egin beharko dituela, Lasarte-Oriarentzat edo auzo jakin batzuentzat zirkulazioan duten zentraltasunagatik.
Hauek dira asfaltatuko diren bideak, ekingo zaien urtearen arabera:
2018
-
ZELAIALDE-ITURRIGOXO 52.376 €
-
TXARTEL 65.554 €
-
ARRANBIDE 68.759 €
-
UISTIN 7.310 €
-
BLAS DE LEZO 49.900 €
-
DONOSTIA ETORBIDEA 37.326 €
-
ANTXOTA 18.066 €
-
BURUNTZA 24.253 €
-
ZIRKUITU IB.-ORIA ET. 166.153 €
-
GOIEGI 26.275 €
2019
-
ATSOBAKAR-ASTEASUAIN 266.548 €
-
ANTXISU 24.747 €
-
SAN FRANTZISKO 116.140 €
-
GOIKALE 25.069 €
Kale bakoitzeko kostuez gain, kontratazioan sartu dira, egin beharreko obren ezaugarriengatik, beste kontu-sail hauek ere:
-
AURREIKUSIGABEAK 17.359 €
-
KALITATEAREN KONTROLA 20.522 €
-
HONDAKINEN KUDEAKETA 104.609 €
-
SEGURTASUNA / OSASUNA 63.932 €