Albisteak

Lasarte-Orian modu aktibo eta osasungarrian zahartzea

2014-06-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak

Gaur goizean, Etorbizi Fundazioak, Lasarte-Oriako Udalarekin eta Osasun Zentroarekin  elkarlanean egin duen proiektua aurkeztu du, Lasarte-Oriako koordinazio sozio-sanitarioko esperientzia osasuna sustatu eta mendekotasuna prebenitzearen inguruan.

 

Helburuak:

 

Komunitatean zahartzea eta bizitzea da adinekoek, herritarrek oro har eta familiarteko zaintzaileek gogokoen duten formula.

 

Bizilekuan bertan egotea sustatzeko, ezinbestekoa da mendetasun egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonen autonomia sustatzera zuzendutako ekimenak bultzatzea, prebentzio jarduketetatik hasi eta errehabilitaziokoetaraino, beti ere pertsonak beren ingurunean ahalik eta luzaroen eta ahalik eta baldintza onenetan mantentze aldera.

 

Nola?

 

Helburu hauek lortzeko Lasarte-Orian ekintza plan bat diseinatu da  Etorbizik finantzatuta. Bertan Osasun zentroetako kideak,  zazpi Udal departamentuetako teknikari buruak eta Osasun mentaleko hainbat kidek parte hartu dute.

 

Marijo Goñik izan du proiektuaren zuzendaritzaren ardura  Maca Dominguez eragile komunitarioarekin batera. Orotara 9 ikertzaile, 14 laguntzaile interdisziplinar eta adineko 41 parte hartzaileren iritzi eta hautemateak aztertu behar izan dituzte.

 

Adinekoek, beren zahartze prozesuan, eguneroko bizimoduan hiriaren inguruan duten pertzepzio eta esperientziaren berri eman behar izan dute. Egunerokotasunean  baldintzatu dezaketen zortzi arlo hauek aztertuz: aire zabaleko guneak eta eraikinak, garraioa, etxebizitza, parte-hartze soziala, errespetua eta gizarte inklusioa, parte-hartze zibikoa eta enplegua, komunikazioa eta informazioa, eta gizarte eta osasun zerbitzuak.

 

Hemendik aurrera

 

Orain ekintza plan horretan zehaztutako beharrei ahalik eta hobekien erantzutearen ardura daukagu bai Udaletik eta bai Osasun Zentrotik.

 

Gaixotasunak edo gaitasun ezak agertzeko aukerak eta horien ondorioak

prebenitzea edo horiek larriagoak bihur daitezen saihestea da gure ardura, bizi baldintza osasungarriak eta prebentzioko nahiz errehabilitazioko programa bereziak sustatuz ekintzen konkretuen bidez.

 

Honen adibidea da udalerrian martxan jarri nahi den “ttipi ttapa” programa eta bere abiapuntua Osasun Etxean nahiz Gizarte Zerbitzuetan banatzen den ibilbide osasungarrien planoa.

 

Horregatik, gaur goizean egin den aurkezpenaren atzetik eta bertan izan diren Osasun Etxeko, Udaleko eta hainbat elkarteetako kideek deialdia burutu dute hurrengo ekainaren 17an goizeko 11etan Jubilatuen Etxean gai honen inguruan biltzeko eta interesatuak egon litezkeen beste elkarteei ere deialdia luzatu diete. 

Etorbizik eginiko bideoa zahartze aktiboaren inguruan:

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna