Albisteak

Lasarte-Orian aparkatzea. Parte-hartzezko prozesu berri bat

2018-04-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Abian jarritako parte-hartzezko prozesu berria aurkeztu du alkateak. Horren bidez, Lasarte-Orian aparkatzeko arazoaren irtenbideak lasarteoriatarrekin kontrastatu nahi dira.

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Lourdes Acevedo herritarren parte-hartzeko zinegotzia lagun zuela, gure herriko aparkamenduari buruz herritarrek parte hartzeko prozesu berria aurkeztu du, udalbatzarrak hartutako akordio bat betetzen duena.

Lasarte-Oriako Udala jakitun da gure herriak duen arazo handienetako bat aparkatzeko tokiarena dela. Arazo hori erremediatze aldera, zenbait jarduketa egiten ari gara, aparkatzeko plazen kopurua gehitzeko xedearekin, lur gainekoak bezala lurpekoak ere:

Orain artean egindako ahalegina handia izan bada ere, beharrezkoa zaigu neurri gehiago hartzen jarraitzea, betiere gure kale eta plazen irisgarritasuna eta kalitatea errespetatuz, herritar guztiek erabili eta gozatu ahal izateko, ez bakarrik aparkatu nahi dutenek.

Lasarte-Oriako aparkamenduari buruzko estudio tekniko bat egin da udalbatzarraren eskariz, eta han jadanik planteatzen dira zenbait proposamen. Hala ere, komenigarritzat jotzen da parte-hartzezko prozesu bat martxan jartzea.

Prozesu berri hau maiatzaren 2an abiatuko da, parte hartzeko 8.000 orri banatuz lasarteoriatarren etxeetako postontzietan. Orri horretan, herritarrek modu irekiagoan proposatu ahalko dituzte herrian, beren auzoan edo kalean aparkamenduaren arazoa hobetzeko moduari buruz dituzten ideiak eta proposamenak.

Parte hartzeko orriak udalak eraikin munizipaletan dauzkan postontzietan entregatu beharko dira, eta orriak aurkezteko epea maiatzaren 18an amaituko da.

Udalaren webgunearen bitartez ere egin ahalko dira proposamenak, kontsulten atalean. Handik, edo on-line erantzun ahalko da, edo parte hartzeko orria deskargatu ahalko da, bete eta gero postontzietan uzteko.

Jasotako proposamenak zerbitzu teknikoek analizatuko dituzte, haien bideragarritasuna aztertzeko eta, bideragarri izanez gero, haien kostua kalkulatzeko. Bideragarriak badira eta kosturik ez badute, Zerbitzu Publikoetatik hartuz joango dira. Kosturik badute, ondoren, eta ahal den neurrian, Udala proposamen horiek bere aurrekontuetan txertatuz joango da.

Proposamena egiteko orria

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna