Albisteak

Lasarte-Oriako Udalak bost langile kontratatuko ditu

2013-10-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

“Enplegua indartzeko” Gipuzkoako foru aldundiaren programaren barruan herrialdeko udalerri bakoitzak bere biztanleriaren eta langabezia tasaren araberako pertsona kopuru jakin bat kontratatzeko aukera du. Modu horretan, gure udalak egun osoko eta bost hilabeterako bost kontratazio egiteko aukera du.

 

Kontratatuko diren laginleak espazio publikoen eta azpiegituren kontserbazio eta mantenuri zuzenduriko lanak egingo dituzte. Eta zehazki: lehen mailako ofizialak diren bi pintore, beste bi pintore laguntzaile eta lehen mailako ofiziala izango den beste arotz bat izango dira langileak.

 

Eskaintzaren kudeaketa Lanbideren bitartez burutuko da eta eskariak lanbide.net orrialdean egiteko aukera izango da. Udaletxeak ezarririko baremazioa aplikatuko da eta aurretik aukeratuak izango diren pertsonei elkarrizketak egingo zaizkie. Izen emateko azken eguna urriak 30a izango da.

 

Beharrezkoa baldintzak:

 

  1. Lanbiden izen emanda dauden pertsona langabetua izan behar da.
  2. Udaletxeak eginiko okupazio eta kategoria eskariekin bat egiten duen curriculum-a izan eta frogatzea.
  3. Lanbidek bidalitako curriculum-a baloratuko da, lan egoerarekin erlazionatutako (Babes ekonomiko maila eta langabezian egondako denbora), perfil pertsonalarekin (Adina, sexua, gaitasun murriztua eta Euskara) eta egokitze profesionalarekin loturiko zazpi irizpide biltzen dituen Udaletxeak ezarritako baremoarekin.

 

Baloratuko diren baldintzak:

 

  1. Lasarte-Orian erroldatuak dauden pertsonak lehentasuna izango dute.
  2. Lanbidek bidalitako curriculum-a baloratuko da Udaletxeko baremoa kontutan izanda.
  3. Aurre-aukeraturiko pertsonei elkarrizketak egingo zaizkie, behin betiko aukeraketa egiteko.

 

Udaletxearen baremazioa ikusi

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna