Albisteak

Lasarte-Oriako Udalak 40 famili auzo konposta egiten hasteko bi gune jarriko ditu

2013-10-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Orain artean Udalerrian auzo konposta egiteko aukera Zabaletako auzotarrek bakarrik zuten, baina hemendik aurrera Sasoeta eta Atsobakar auzoetako bizilagunek konposta egiteko bi etxola izango dituzte. Bertan, 40 familiek parte hartu ahalko dute eta Udaletxea arduratuko da hasiera batean prozesu guztia ondo egin dadin.

 

Jakina da zaborren inguruan sortua dagoen burrunba, sortzen ditugun hondakin guztiekin arazo bat dugu eta arazo hau konpontzeko aukera bakarra egunetik egunera gehiago birziklatzen lagunduko diguten sistemetan pentsatzea da. Beraz, gaurkoan pauso bat gehigo eman nahi dugu gehiago birziklatze bidean eta zero zabor filisofian.

 

 

Azaroan, Loidi-Barren, Sasoeta eta Atsobakarreko bizilagunek taldean konposta egiteko aukera izango dute. Apustua garbia da, garbia eta erraza. Denon artean eta pixkanaka materia organikoa bereizten joan behar dugu, ahalik eta hondakin kopuru gehiena sailkatuaz bildu eta ziklotik kanpo ateratzeko. Hau da, honetarako, materia organikoa zabortegien ziklotik ateratzeko, herri honetan emango den lehenengo pausua.

 

Askorentzat ezezaguna izango den sistema honek azalpen erraza du. Etxeko janari eta landare hondakinak egurrezko etxola batean bilduko dira. Hondakinen prozesu naturala jarraituz, hondakina konposta deituriko ongarri bilakatuko da. Parte-hartzaileei trebakuntza saioa emango zaie, konposta nola egin behar den azaltzeko. Eta Udalak esperientziaren jarraipena egingo du.

 

Prozesua erraza izango da. Etxola bakoitzaren afekzio guneetako etxe guztietara diptiko informatiboa banatuko da eta atari guztietan informazio kartela jarriko da. Izena emateko bi aukera egongo dira. Atarietan zuen izena uztea edota bertan azaltzen den telefono zenbakira deitzea. Interesa duten herritarren zalantzak argitzeko bi bilera egingo dira.

 

 

Sasoetako bizilagunentzat urriaren 16an arratsaldeko 19:00etan Villa Mirentxun eta Atsobakarreko bizilagunentzat urriaren 17an toki eta ordu berean. Izena emateko epea urriaren 18an bukatuko da. Izena emandako jende guztiarekin ordu bateko prestakuntza saioa egingo da urriaren 21 eta 23an. Hauei aldez aurretik telefonoz abisatuko zaie.

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna