Albisteak

Lasarte-Oriako Squash lehiaketan izen emateko epea ireki da

2014-03-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak hogeita seigarren Squash txapelketa soziala antolatu du. Txapelketa 2014ko martxoaren 31n hasiko da eta ekainerarte luzatuko dira udal kiroldegian jokatuko diren partidak.

Parte hartzeko asmoa dutenek martxoaren 21a arteko epea izango dute eta udal kiroldegiko kafetegian eman beharko da izena. Parte hartzeko gutxieneko adina 14 urtekoa da eta izen ematearen prezioa Buruntzaldeko bazkideentzat 10 eurokoa izango da.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna