Albisteak

Lasarte-Oriako Pintxoaren III. Ibilbidea

2015-11-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Azaroaren 27tik 29ra Aterpeak Pintxoaren III. Ibilbidea antolatu du, eta aurten Martin Berasategi sari berezia izango du.

 

Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, eskerrak eman zizkien ibilbidean parte hartzen duten ostalariei beren lanagatik, Aterpeari antolaketagatik eta Martin Berasategiri bere lankidetza ezin baliotsuagoagatik. Nabarmendu zuen beharrezkoa dela Lasarte-Oriako Udalak eta ostalariek elkarlanean aritzea herria dinamizatzeko.

 

Ramon Ormazabalek, Aterpearen izenean, beren presentzia eskertu nahi izan zien parte-hartzaileei, Udalari eta oso bereki bazkide bati, Martini, uste asko baitaramatza Aterpean eta ez baitzaio ahal zen “probetxu guztia atera”. Bide batez, Martin Berasategi zoriondu zuen Granadan jaso berri duen sariagatik.

 

Eskertzen ondoren, datuak emateari ekin zion: Pintxoaren II. Ibilbidea ostiral 27an (19:00etatik 21:00etara), larunbat 28an (eguerdian eta 19:00etatik 21:00etara) eta igande 29an (eguerdi partean) garatuko da. Ibilbide horretan pintxo berezi bat dastatu ahalko da, 2 euroren prezioan, kontsumizioa aparte. Aurten parte hartuko duten tabernak 11 dira: Arkupe, Buenetxea, Izurde, Yolanda, Trumoi, Avenida, Sancho, Lasarte, Viña del Mar, Guria eta Ilargi.

 

Aurten bi sari izango dira: Sari Herrikoia eta “Martin Berasategi” saria.

 

Sari Herrikoirako, hiru egunetan zehar 11 pintxoak dastatzera pasatzen diren pertsonak izango dira epaimahaikide. Dastaketa bakoitza egindakoan, txartel bat zigilatuko zaie, tabernatik pasatu diren seinale. Parte-hartzaileen artean opari bat zozkatuko da. Eta taberna irabaztunak koadro bat jasoko du, sariaren aitorpen moduan erakutsi ahalko duena.

 

“Martin Berasategi” saria, zeinek pintxoen dastaketa larunbatean egin baitzuen prentsaurrekoaren ondoren, jaka dedikatu bat izango da.

 

Martin Berasategik, ahotsik gabe bazegoen ere, ostalarien ahalegina nabarmendu nahi izan zuen, bere lankidetzak haien lanaren akuilagarri moduan balioko duela espero duelarik. Aterpearekin elkarlanean aritzera konprometitu zuen, datorren urteko ebentuak —Donostia 2016 eta Hipodromoaren mendeurrena— aprobetxa ahal ditzagun eta, Donostia “gastronomiaren hiriburua” bada, Lasarte-Oria “gastronomiaren herria” egin dezagun, horretarako maila badagoela nabarmendu baitzuen.

 

Ostalariak konformagaitzak izatera eta gogotik lan egitera gonbidatu zituen: ezberdintasuna markatuko duen pintxo bat edo bi izateko eskatu zien, bisitariak bere tabernan errepikatu nahi izateko. Denen artean lortu behar dela Lasarte-Oriara egindako bidaia ezabaezina izatea, horretarako taldean lan eginez. Azkenik, bere burua eskaini zuen parte-hartzaileekin elkarlanean aritzeko eta, hartara, haien lana hobetzeko.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna