Albisteak
Lasarte-Oriako kirol-instalazioetan abonatuta daudenentzako eskaintzak
2017-08-31 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako kirol-instalazioetan abonatuta daudenei Udalak gogorarazten die ezen, kiroldegi eta kirolgune munizipaletan nahiz Buruntzaldeko kirol-instalazio mankomunatuetan (Andoain, Urnieta eta Usurbil) eskaintzen zaizkien kirol-zerbitzuez gain, jarduera fisikoarekin zerikusia duten eskaintza berezien aukera zabal bat daukatela eskueran.
Alde batetik, eta udalerriko gimnasioekin sinatutako lankidetzako hitzarmenaren ondorioz, abonatuta daudenek hurrengo eskaintza hauek izango dituzte:
Yogalasarte
Yogako klaseak eskaintzen ditu, zentroko tarifaren gainean % 20ko deskontua eginda.
-Eskainiko klaseak hauek dira: astelehen eta asteazkenetan 9:30etik 11:00etara, astearte eta ostegunetan 20:30etik 22:00etara.
Aerobic Saito S.L.
Saito gimnasioko klaseak eskaintzen ditu, zentroko tarifaren gainean % 25eko deskontua eginda.
- Eskainitako zerbitzuak hauek dira: astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 17:00etara, jarduera hauen saioak (zentroan libre dauden orduen arabera): spinninga eta spinning birtuala, aerobika, stepa, zumba, pound fita, jumping fitnessa, muskulazio-sala eta entrenamenduak (monitorearen aholkularitzarekin).
Buruntza Aldea, S.L. (Miracampos zaldi-zentroa)
Zaldiketaren hastapenen klaseak eskaintzen ditu, zentroko tarifaren gainean % 20ko deskontua aplikatuta hastapeneko 10 klaseren bonuan.
- Eskainitako ordutegiak hauek dira: asteazkenetan 18:30ean, ostiraletan 18:30ean, larunbatetan 13:00etan eta igandeetan 17:30ean.
Koroibos CrossFit
CrossFiteko klaseak eskaintzen ditu tarifa murriztuarekin, hiruhilekoa 135 euroan.
- Eskainitako ordutegiak: astearte eta ostegunetan, 7:00etatik 8:00etara, 10:30etik 11:30era, 20:30etik 21:30era; astelehen eta asteazkenetan, 13:15etik 14:15era.
Bestalde, Lasarte-Oria Buruntzaldeko kirol-lankidetzarako hitzarmeneko partaide denez gero, instalazioetan abonatuta daudenek hurrengo eskaintza espezifiko hauek izango dituzte:
Buceo Donosti: Urpekaritzako ikastaroak eta bataioak eskaintzen ditu % 10eko deskontuarekin.
Spa Gym (Zarautz): % 20ko deskontua eskaintzen du spa zirkuituko sarreran, masajeetan eta tratamenduetan.
La Perla (Donostiako talaso-sport zentroa): % 15eko deskontuak eskaintzen ditu sasoian jartzeko tasaso-zirkuituko sarreran, eta % 10ekoa banakako tratamenduetan (masajeak, bildukinak, hidromasajeko bainuak, estetika...).
Eroski bidaiak (Urbil): % 5eko deskontuak eskaintzen ditu bidaien eskaintzan.