Albisteak

Lasarte-Oriak aurrekontu partizipatibo baten bidezko lehenengo prozesua biziko du 2017an.

2017-01-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Herritarrek aukeratu ahal izango dute 500.000€ko inbertsioaren erabilera. Horretarako, aurkezten diren proiektuetako bati eman ahal izango diote botoa, edota norbere intesekoa den bat proposatu.

Jesus Zaballos Alkateak iragarri zuen, Lourdes Acevedo parte-hartzeko zinegotziarekin batera, Lasarte-Oriako Udalak partaidetza-prozesu bat egingo duela 2017an, eta horretarako, lasarteoriatarron iritzia zein den jakin nahi duela.

Zaballosek esan zuen prozesu hau zabaltzearekin batera, gobernu taldeak hartutako beste konpromiso bat betetzen dela, udalbatzarrean duela gutxi onartutakoa. Aukeratutako sistema horrek aldaketak jasan ditzake Parte-hartzeko Udaleko Araudia onartzen denean, eta prozesua behin betirako arautzen denean.

Alkateak iragarri zuen, aurten 500.000 euroko kontu-sail bat erreserbatuko dela, gure udalerrian beharrezkoak diren inbertsioak gauzatzeko. Udala udalerriko postontzi guztietan banatzen ari den orrian, interesgarritzat jotzen diren inbertitzeko 4 proposamen aurkezten ditu. Gainera, honekin batera bidaltzen dugun orrian, bada tokia ekarpenen bat egiteko nahi izanez gero.

Jarraitu beharreko prozedura oso erraza da: 1etik 5era puntuatu behar da proposamen bakoitza, 5a garrantzi gehien duenari eta 1a gutxien duenari. Honekin batera doan orria bete ondoren, udalaren eraikinetan parte hartzeko jarrita dauden postontzietan utzi ahal izango da otsailaren 8a baino lehen (udaletxe zaharrean, kiroldegi munizipalean, kulturetxean eta osasun-zentroan).

Herritarren boto-kopuru gehien jasotzen duen proposamena sartuko da udalaren 2017ko aurrekontuetan eta aurrera eramango da.

Parte-hartzaile guztiak adin nagusikoak eta gure herriko bizilagunak direla egiaztatu ahal izateko, izen-deiturak eta DNIaren zenbakia ere jarri beharko dira parte hartzeko orrian. Orri gehiago behar izanez gero, etxebizitzan formularioa betetzeko jende gehiago dagoelako, formularioa deskarga daiteke udaleko webeko “Kontsultak” atalean.

Aurrekontua

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna