Albisteak

Larunbat honetan "Margoketa eguna" ospatuko da

2015-03-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak | Sozioekonomia | Aniztasuna eta Kooperazioa

Datorren martxoaren 14an, larunbatean, Lasarte-Oriako Udalak Antxota artista-elkartearekin batera margoketa-eguna antolatu du. Goizeko 10etan hasiko da, eta udalerriko hainbat lekutan mural-margotzeak egingo dira, horma degradatuak txukunduz eta Lasarte-Oria kolorez jantziz.

 

Egun hau biziberritzen proiektuaren barruan kokatzen da eta helburua, interbentzio artistikoen bidez gure udalerria alaiago eta erakargarriago bihurtzea da. Modu horretan, herritarrak udalerritik ibiltzeko joera sustatu eta herriko komertzioetan positiboki eragin dezan.

 

Egitarauaren barruan, hainbat ekimen antolatu dira:

Lehengo eta behin, duela hilabete martxan jarri genuen mural lehiaketako finala ikusi ahalko dugu. Hain zuzen, udalerriko hainbat artistek, Antxota elkarteak, Aterpea merkatari elkarteko ordezkari batek eta Guztion Lasarte-Oria proiektuaren tekniko dinamizatzaileak osaturiko epaimahaiak aurkezturiko zirriborro guztien artean bost finalista aukeratu zituen aurreko astean eta larunbatean artistek udalerriko puntu ezberdinetan beraien lanak gauzatuko dituzte.

 

Gainera, haurrek parte hartzeko saio bat ere antolatu dugu udalerriko hainbat artistarekin, herrigintza eta artea hezkuntza mailan lantzeko asmoz. Hain zuzen, Torre Parkeko (ahateen parkea) atzealdean kokatua dagoen horman mural erraldoi bat margotuko dugu txikienen laguntzarekin.

 

Leku berean, margotzeko tailerrak ere antolatuko ditugu haurrentzat Ttakunen laguntzarekin eta artista sena txikitatik pizteko asmoz hainbat jolas izango dira bertan. Eta gainera, azken uneko sorpresa bat ere badugu, Porrotx eta Marimotots pailazoak ere etorriko baitira margotze lanetan laguntzeko asmoz.

 

Azkenik, Antxota herriko artista elkarteak kale nagusiko horma handienetako batean bere murala egingo du goiz osoan zehar. Eta guztia girotzeko, Dinbi Banda batukada taldeak kalejira egingo du herrian zehar.

 

Egitaraua:

10:00etan:

• Mural-lehiaketaren hasiera.

o Kalbario Bidean.

o Uistin Kalean

o Zumaburuko elizaren plazan

o Juan XXIII.a Plazan.

o Landaberri DBH ikastetxeko plazan.

 

• Antxota artista-elkarteak mural-margotzea.

o Kale Nagusia 29 (Arkupe tabernaren parean)

 

• Haurrekin parte-hartze bidezko mural-margotzea.

o Torre Parkean (ahateen parkean)

o Ttakunekin haurrentzako tailerrak.

o Porrotx eta Marimots

 

12:30-13:30: Dinbi Banda batukada.

 

Beraz, herritar guztiak gonbidatuak zaudete festara eta artista hauen lanak ikustera. Eta noski parte hartu nahi duzuen guraso eta haur guztiak gonbidatuak zaudete larunbatean goizeko 10etatik hasita Dorre parkean egingo den mural-margoketan parte hartzera.

 

Oharra: erabiliko diren margoak ez dira erraz garbituko eta, beraz, zikintzeko beldurrik gabe ibiltzeko arropa ekartzeko eskatzen dizuegu.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna