Albisteak

Kurditastango ordezkaritza bat Lasarte-Orian, bertako hizkuntza-politika ezagutu nahian

2015-12-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Kurduera berreskuratzeko lanetan diharduten bost kurduk Udalak eta Ttakunek egiten duten lana ezagutu nahi izan dute Euskal Herrira egin duten astebeteko egonaldiaren barruan.

 

Jesús Zaballos alkateak eta Jon Antxordoki euskara batzordeko lehendakariak harrera egin die bost kurduei udalbatzarreko aretoan, euskaraz, ingelesez eta kurdueraz. Euskararen eta kurdueraren gaineko informazioa eta opariak elkartrukatu dituzte.

 

Ondoren euskara-zerbitzuko teknikariek ordubete luzez azaldu die euskararen egoera soziolinguistikoa Lasarte-Orian eta bai ere udalak eta bai herriko gainontzeko agenteek egoera hori hobetzeko eraikita duten elkarlana.

 

Ondoren udal euskaltegia zer den eta zer egiten den bertan ezagutzeko euskaltegia bera bisitatu dute eta bertako irakasle eta ikasleekin hitz egin ahal izan dute, bertako lanaren xehetasunak jasoz.

 

Amaitzeko, Ttakun euskara-elkartea bisitatu dute eta bertan jaso dituzte Ttakunek egiten dituen lanen berri, bereziki aisiaren arloan eta komunikabideetan.

 

Bisita hau Garabide elkarteak munduan zeharreko hizkuntza-komunitateekin egiten dituen truke-programaren barruan antolatu da. Igandean etorri zer ordezkaritza kurdu hau Euskal Herrira eta astebetean, besteak beste, Goiena, Topagunea, Arantzazu, Durangoko azoka, Bilboko kafe-antzokia, EMUN aholkularitza, Gipuzkoako Aldundia, Euskadi Irratia, Martin Ugalde parkea, Euskaltzaindia eta Arizmendi ikastola ezagutuko dituzte.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna